Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1338

HUTSEN ZUZENKETA, honako legearena: «1/2012 Legea, otsailaren 2koa, Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzkoa»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira (2012ko otsailaren 9ko EHAAn -29. zenbakian- argitaratu zen lege hori). Bada, hutsok zuznedu egiten dira.

2012/646 (16/9) orrialdean, euskarazko bertsian, honako hau esaten den lekuan:

«11. artikulua.- Lehiaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendua eta akordioen araubidea

1.- Lehiaren Euskal Kontseilua behar bezala eratzeko, lehendakaria, idazkari nagusia eta, gutxienez, kontseilukide bat bertaratzea eskatuko da.

2.- Lehendakariak Lehiaren Euskal Kontseiluaren ohiko eta ezohiko bileretarako deialdia egitea eta gai-zerrenda erabakiko ditu. Idazkari nagusiak agintaritzaren estatutuan ezarriko den aurrerapenarekin igorriko die deialdia Lehiaren Euskal Kontseiluko kideei».

Baina honela esan behar du:

«11. artikulua.- Lehiaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendua eta akordioen araubidea

1.- Lehiaren Euskal Kontseilua behar bezala eratzeko, lehendakaria, idazkari nagusia eta, gutxienez, kontseilukide bat bertaratzea eskatuko da.

2.- Lehendakariak Lehiaren Euskal Kontseiluaren ohiko eta ezohiko bileretarako deialdia egitea eta gai-zerrenda erabakiko ditu. Idazkari nagusiak ezarriko den aurrerapenarekin igorriko die deialdia Lehiaren Euskal Kontseiluko kideei».

3. artikuluan.- Eskumenka, 2012/646 (16/4) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-prozedurak ireki, haien instrukzioa egin eta ebatziko ditu, betiere lehia murrizten duten jokabideei buruz; esate baterako, kolusiozko jokabideak, nagusitasunezko egoeraren abusua eta lehia askea faltsutzea interes publikoari eragiten dioten egintza desleialen bidez, lehia defendatzeko araudian araututakoaren arabera. Eskumen hori gauzatzeko orduan, Lehiaren Euskal Agintaritzak ondokoak egiteko aukera izango du:

b) hertsatzeko isunak jartzea, ebazpenetan ezartzen diren betekizunak direla-eta, edo laguntzeko betebeharra ez betetzeagatik,

c) zuhurtasunezko neurriak eta nahitaez betearaztekoak hartzea,

d) isunak ordaintzetik salbuestea edo isunaren zenbatekoa murriztea,

enpresetan eta enpresa-elkarteetan ikuskapenak egitea.

f) lehia defendatzeko legeria urratzen duten jokaeren egileek jokaera horien ondorioz kaltetuak izan diren salatzaileei eta hirugarrenei ordaindu beharreko kalte-ordainak kuantifikatzeko irizpideak ezartzea, eskumena duen organo judizialak hala eskatzen dionean».

Honako hau esan behar da:

e) enpresetan eta enpresa-elkarteetan ikuskapenak egitea.

f) lehia defendatzeko legeria urratzen duten jokaeren egileek jokaera horien ondorioz kaltetuak izan diren salatzaileei eta hirugarrenei ordaindu beharreko kalte-ordainak kuantifikatzeko irizpideak ezartzea, eskumena duen organo judizialak hala eskatzen dionean».

3. artikuluan.- Eskumenak, orrialdean, 2012/646 (16/5) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«7.- Lehiaren Euskal Agintaritzak lehiaren defentsari buruzko legeriak enpresa-kontzentrazioen arloan ezartzen dizkion funtzioak beteko ditu, eta lehiaren sustapenari eta defentsari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera eskuratzen dituen beste eskumen batzuk ere bai.

Lehiaren Euskal Agintaritzak legeek emandako beste edozein eskumen beteko du».

Honako hau esan beahr du:

«7.- La Autoridad Vasca de la Competencia ejercerá las funciones que la legislación de defensa de la competencia le atribuye en materia de concentraciones empresariales y cualesquiera otras competencias que pudiera asumir de conformidad con la normativa vigente en materia de promoción y defensa de la competencia.

8.- La Autoridad Vasca de la Competencia ejercerá cualesquiera otras competencias que le atribuyan las leyes».

10. artikulua.- Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak, 2012/646 (16/8) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak honako hauek dira:

(...)

h) Ikerketa Zuzendaritzaren ebazpen eta egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoez ebaztea, defentsa-gabezia edo eskubide edo bidezko interesetan galera konponezina sortzen badute,

lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurkatzea erabakitzea,

j) urteko jarduera-programa onestea, bai eta helburuak eta lehentasunak zehazten dituzten urteko eta bi urtez behingo jarduera-planak ere, kontuan izanik lege honetako 1. artikuluko 5. idatz-zatiak dioena».

Honako hau esan behar da:

«Lehiaren Euskal Kontseiluaren eginkizunak honako hauek dira:

(...)

h) Ikerketa Zuzendaritzaren ebazpen eta egintzen aurka aurkeztutako errekurtsoez ebaztea, defentsa-gabezia edo eskubide edo bidezko interesetan galera konponezina sortzen badute,

i) lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurkatzea erabakitzea,

j) urteko jarduera-programa onestea, bai eta helburuak eta lehentasunak zehazten dituzten urteko eta bi urtez behingo jarduera-planak ere, kontuan izanik lege honetako 1. artikuluko 5. idatz-zatiak dioena».

26. artikulua.- Jurisdikzio-organoekiko lankidetza, 2012/646 (16/13) orialdean, honako hau esaten den lekuan:

«1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak, dituen eskumenen arloan eta bere ekimenez, informazioa edo iritzia eman diezaieke jurisdikzio-organoei, lehia murrizten duten jokabideei buruzko araudia aplikatzearekin zerikusia duten gaien inguruan, hala nola kolusiozko jokabideak, nagusitasunezko egoeraren abusua eta lehia askea egintza desleialen bidez faltsutzea, betiere urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean, Prozedura Zibilari buruzkoan, xedatutakoarekin bat.

Lehiaren Euskal Agintaritzak lankidetza osoa emango die jurisdikzio-organoei, haiek eskatutako edozertarako».

Honako hau esan behar da:

«1.- Lehiaren Euskal Agintaritzak, dituen eskumenen arloan eta bere ekimenez, informazioa edo iritzia eman diezaieke jurisdikzio-organoei, lehia murrizten duten jokabideei buruzko araudia aplikatzearekin zerikusia duten gaien inguruan, hala nola kolusiozko jokabideak, nagusitasunezko egoeraren abusua eta lehia askea egintza desleialen bidez faltsutzea, betiere urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean, Prozedura Zibilari buruzkoan, xedatutakoarekin bat.

2.- Lehiaren Euskal Agintaritzak lankidetza osoa emango die jurisdikzio-organoei, haiek eskatutako edozertarako».

Azterketa dokumentala