Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ipar Kutxa Rural
1163

IRAGARKIA, Ipar Kutxa Rural Kredituko Koop. S.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdiari dagokiona.

Ipar Kutxa Rural Kredituko Koop. S.ko Artezkaritza-Kontseiluak, Estatutu Sozialak eta indarrean dauden Legeak betetze aldera, aho batez erabaki du Bazkideei Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egitea. Batzar hori 2012ko martxoaren 24an (larunbata) egingo da, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra kalea, 4 Bilbao), 11:30ean lehenengo deialdian, eta ordu erdi geroago (12:00etan) egun eta leku berberetan bigarren deialdian, ondoko gai-zerrendarekin:

GAI-ZERRENDA

1.- Ipar Kutxa Rural, Kredituko Koop. S.ren eta bere Talde Bateratuaren urteko kontuak eta kudeaketa-txostena aztertu eta onestea. Artezkaritza-Kontseiluaren kudeaketa onestea, eta kontu-ikuskatzaileen txostenak irakurtzea; hori guztia 2011ko ekitaldiari buruzkoa izango da.

2.- Soberakin garbiak banatzeko proposamena.

3.- Ipar Kutxa Rural, Kredituko Koop. S.ren Kontuen eta Taldearen Kontu Bateratuen ikuskatzaileak berriro hautatzea, 2012ko ekitaldirako.

4.- Artezkaritza-Kontseiluaren proposamen eta txostenak.

5.- Zaintza-Batzordeko hiru (3) kide titularren eta bi (2) ordezkoren kargu-uzte eta izendapena.

6.- Baliabide-Batzordeko hiru (3) kide titularren eta bi (2) ordezkoren kargu-uzte eta izendapena.

7.- Iradokizunak eta galderak.

8.- Artezkaritza-Kontseiluari baimena ematea Batzar Nagusiak hartutako erabakiak osatzeko, zuzentzeko, interpretatzeko, garatzeko eta alderdi teknikoan aldatzeko, egokia bada, erabakiak publiko bihurtzeko beharrezkoak diren ahalmenak emanda.

9.- Batzarraren akta irakurri eta onestea, edo akta sinatzeko 2 bazkide izendatzea, egokia bada.

Deialdi hau egiten denetik aurrera, bazkide guztiek Urteko Kontuei, Kudeaketa-txostenari, Soberakin Garbiak banatzeko proposamenari eta Kontu-ikuskatzaileen 2011ko ekitaldiko txostenari buruzko agiriak helbide sozialean aztertu ahal izango dituzte, Ipar Kutxa Rural Kredituko Koop. S.ren kontuei zein Ipar Kutxa Taldearen kontu bateratuei dagokienez. Gai-Zerrendako 4. puntuari buruzko proposamen eta txostenen testu osoa aztertu ahal izango dituzte, eta horiek doan entregatu edo bidali diezazkietela eskatu ahal izango dute.

Ekitaldi honetara joan ahan izateko, bazkide izaera egiaztatzen dituzten agiriak eta NAN aurkeztu beharko dira.

Bilbao, 2012ko martxoaren 8a.

Ipar Kutxa Rural Kredituko Koop. S.ko Artezkaritza-Kontseiluko burua,

JUAN M.ª ORBE UGALDE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana