Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1140

12/2012 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Honen bidez, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia argitaratzen da.

Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko erabakia onartu zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko otsailaren 28an egindako bilkura, eta beharrezko publikotasuna emateko xedez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Erabakia ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK OTSAILAREN 29AN EMANDAKO 12/2012 EBAZPENARENA

PIRINIOETAKO LAN ELKARTEA PARTZUERGORAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDEZKARI TITULARRA ETA BERE ORDEZKOA IZENDATZEKO ERABAKIA

Akitania eskualdeak, Aragoiko Autonomia Erkidegoak, Kataluniako Autonomia Erkidegoak, Euskal Autonomia Erkidegoak, Languedoc-Roussillon eskualdeak, Midi-Pyrénées eskualdeak, Nafarroako Foru Erkidegoak eta Andorrak eratu zuten Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa, 1983ko apirilaren 15ean hartu, eta urte bereko azaroaren 4an Pauen sinatutako Protokoloaren bidez.

1995eko martxoaren 10ean, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoko kideek -Andorrak salbu- erabaki zuten Baionan administrazioen arteko hitzarmen bat sinatzea Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa sortzeko, haien artean dagoen lankidetza eta elkarrekiko jarduna sustatzeko eta indartzeko.

Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa zuzenbide publikoko erakundea da, eta nortasun juridiko propioa du, bere estatutuek eraentzen dute, eta ordenamendu juridiko publiko espainiarren pean dago. Partzuergoaren lurralde-eremua berau osatzen duten erakundeen lurraldeari dagokiona da.

Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoko Estatutuen 7.2 artikuluan xedatzen denez, Batzorde Betearazlea, Partzuergoko erakunde bakoitzeko ordezkari titular batek eta ordezko batek osatuko dute, biak prozeduren arabera izendatuak erakunde bakoitzak erabakitzen duen denborarako.

Egun, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta ordezkoa, Rafael Hueso Vicent (Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2008ko uztailaren 1eko Erabakia) eta Iñaki Beristain Etxabe (2006ko azaroaren 14ko Erabakia) dira, hurrenez hurren.

2011n, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako ordezkari den Miguel Angel Crespo Rico Partzuergoan sartu eta gero, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak adierazi du Miguel Angel Crespo Rico ordezkari titular izendatzeko aukera, Rafael Hueso Vicenten ordez, eta Ekonomia eta Planifikazioko zuzendari den Koldo Hualde Mayo berriz, ordezko ordezkari, Iñaki Beristain Etxaberen ordez.

Horren indarrez, dagokion eztabaida egin ondoren, eta Lehendakariak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du

ERABAKIA

«Lehenengoa.- Miguel Angel Crespo Rico Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezko ordezkari izendatzea, Rafael Hueso Vicenten ordez.

Bigarrena.- Koldo Hualde Mayo Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezko ordezkari izendatzea, Iñaki Beristain Etxaberen ordez.

Hirugarrena.- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du».


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana