Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Herrizaingo Saila
1139

ERABAKIA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Epaimahai Kalifikatzailearena, epaimahai hori arduratzen baita Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 18ko EHAA, 219. zk.) deitutako probak ebaluatzeaz.

2011ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 18ko EHAA, 219. zk.), Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deialdia egin zen. Aipatutako deialdiko probak ebaluatzeko, Epaimahai Kalifikatzailearen idazkariak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko 2011ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bitartez izendatua izan denak, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

2012ko otsailaren 14an egindako bilkuran, besteak beste, Epaimahai Kalifikatzaileak honako hau erabaki duela:

ERABAKIA

Bakarra.- 2012ko otsailaren 14ko Erabakiaren bitartez, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko bigarren zatiaren behin betiko emaitzak onartu dira, eta horrela argitaratzen da, hala xedatuta baitago Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2011ko urriaren 31ko Ebazpenaren hamabigarren oinarrian (azaroaren 18ko EHAA, 219. zk.).

Erabaki honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Errekurtsoa Epaimahai Kalifikatzaileari edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari aurkeztu ahal izango diete interesdunek.

Arkauti, 2012ko otsailaren 15a.

EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEAREN IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala