Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2012ko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Gipuzkoako Foru Aldundia
1137

IRAGARKIA, zuzendaritza idazkariaren lanpostu batzuk izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekiei buruzkoa.

2012ko otsailaren 14ko 30. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean izendapen libreko sistemaren bidez betetzeko ondorengo lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:

- Euskara zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L02).

- Modernizazioko eta Zerbitzuetako zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L03).

- Lurralde Antolaketako Zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L04).

- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L05).

- Bide Azpiegituretako zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L06).

- Berdintasun zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L07).

- Kultura zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L08).

- Gazteria zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L09).

- Lankidetza zuzendaritzaren idazkaria (Erref.: B2012/L10).

Eskaerak Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuari zuzenduta aurkez ditzakete interesatuek, Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko erregistroan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz, hamabost laneguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 14a.

Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko idazkari teknikoak,

JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.


Azterketa dokumentala