Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Uraren Euskal Agentzia
922

IRAGARKIA, 2012ko otsailaren 14koa, Uraren Euskal Agentziarena. Honen bitartez, Uraren Euskal Agentziak sustatzen duen «Arabako Gaubea udalerrian, Osmako Tumecillo ibaiaren kanalizazio-proiektua»-k ingurumenean duen inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean jartzen da.

Proiektuen Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Dekretu Legegilearen 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, «Arabako Gaubea udalerrian, Osmako Tumecillo ibaiaren kanalizazio-proiektua»-k ingurumenean duen inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakutsiko da, betiere egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana aztertu ahal izateko, Vitoria-Gasteizko Orio kaleko 1-3 zenbakian dagoen Uraren Euskal Agentziako Egoitza Nagusian edo Vitoria-Gasteizko Forondako Atea kaleko 9-11 zenbakian dagoen Mediterraneo arroko bulegoan, eta, bestetik, erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.

Zuzendari nagusia,

IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


Azterketa dokumentala