Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
918

IRAGARKIA, 2012ko urtarrilaren 19koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, ondorengo zehaztutako instalazio elektrikoa jendaurrean jartzeko dena: Ezkio-Akizuko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bakuna) eta haren deribazioek ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzea, Ezkio-Itsaso eta Zumarraga udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

- Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia-San Sebastián).

- Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

- Erreferentzia: RI 24035/AT-H-2011-98.

- Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2011ko uztailekoa, industria-ingeniari Andoni Larrañaga Irastorza jaunak sinaturikoa, tituludun aditu gisa deklaratzen duenak proiektua izenpetzeko.

- Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Ezkio-Itsaso eta Zumarraga.

- Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.

- Aurrekontua: 3.260,55 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zor-zerrendaren zabalkuntzaren ondorioetarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 19a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala