Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
916

EDIKTUA, zor-aitorpenari buruz bideratu den 291/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 291/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Jose Manuel Arrizurieta Guillen.

Gaia: zor-aitorpena.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

218/11 EPAIA

Epailea: Helena Antona Suena.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren bata.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.

Alderdi demandatua: Jose Manuel Arrizurieta Guillen, auzi-iheslaria.

Judizioaren gaia: zor-aitorpena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore Iñigo Navajas Saiz jaunak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Jose Manuel Arrizurieta Guillenen aurkakoa. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: laurogeita hamazazpi mila zortziehun eta berrogeita bost euro eta hirurogeita hamar zentimo (97.845,70) -tronkoarenak- hitzartutako interesak (% 17,25), kreditu-kontua eta mailegu-kontuak itxi ondorengo egunetik -2010eko maiatzaren 29tik/2010eko ekainaren 5etik- zorra guztiz ordaintzen den arte sortutakoak -kontu horien zorpeko saldoa erreklamatzen baita-, eta gastuak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, ohartaraziz ez dela irmoa eta beraren aurka errekurtsoa aurkez daitekeela.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zaipean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00301846420005001274 1864000004020111. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Manuel Arrizurieta Guillen demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko abenduaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana