Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
915

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 153/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 153/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Iñigo Manterola Arizmendi.

Abokatua: Maria Olga Fernandez Hernandez.

Prokuradorea: Miren Mugica.

Demandatua: Jose Cruz Reguero Chamorro.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen, 2010-07-23an, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Iñigo Manterola Arizmendi jaunak José Cruz Reguero Chamorro jaunaren aurka aurkeztu duen demanda. Horregatik, José Cruz Reguero Chamorro jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila zazpiehun eta hamabost euro eta hamazazpi zentimo (2.715,17) ordaintzera.

Kondenako zenbatekoak sortuko duen urteko interesa -epaia hau ematen denetik guztia ordaindu arte sortutakoa- legezko interesa izango da, bi puntutan gehituta.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi prozesuan sortutako kostuak.

Epai hau hitzez hitz jasoko da jatorrizko autoetan eta dagokion jakinarazpena egingo zaie alderdiei. Eta nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1890 0000 13 0153 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jose Cruz Reguero Chamorro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko azaroaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala