Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
912

EDIKTUA, 12/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 12/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Proyecto y Diseño Galdakao SL.

Abokatua: Javier Vidarte Fernandez.

Prokuradorea: Ana Vidarte Fernandez.

Demandatua: Ruben Gutierrez Echaniz, Naiara Cardoso Seco, Aitziber Cardoso Seco, Pramibide SL eta Francisco Javier Giraldo Cruz.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Vidarte Fernández prokuradoreak Proyecto y Diseño Galdakao SLren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Pramibide SL, Rubén Gutiérrez Echaniz, Aitziber Cardoso Seco, Francisco Javier Giraldo Cruz eta Naiara Cardoso Seco kondenatzen ditut demandatzaileari modu solidarioan ordain diezazkioten ehun eta hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita hamar (111.770) euro, bai eta demanda aurkeztu zen egunetik sortutako legezko interesak ere, ebazpen honen egunetik aurrera bi puntuz gehituta. Halaber, sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen diren.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 4748 0000 00 0012 10). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Pramibide Tubalcor SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko uztailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala