Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
908

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitatearen «Euro MPM -Proiektuen Zuzendaritzaren Europako Masterra» tituluko ikasketa-plana argitaratzeko agindua emateko dena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu du, aldez aurretik Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena emanda, eta kasuan kasuko autonomia erkidegoek eman dute baimena, eta Ministroen Kontseiluak 2011ko uztailaren 1ean hartutako akordioaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2011ko abuztuaren 4an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan, zehaztutakoari jarraituz, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea «Euro MPM -Proiektuen Zuzendaritzaren Europako Masterra» titulua lortzera bideratutako ikasketa-plana argitaratzeko, eranskinean jasotakoa. Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak eta Fachhochschule Dortmund University of Applied Sciences unibertsitateak elkarrekin antolatzen dituzte.

Leioa, 2011ko abenduaren 5a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala