Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Euskal Herriko Unibertsitatea
906

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Nanozientzia» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Kalitatea Ebaluatu eta Akreditatzeko Estatuko Agentziaren (ANECA) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Nanozientzia» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako erabakiaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako ebazpenari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, honako hau

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Nanozientzia» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak, eranskinean jasotakoari jarraituz. Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Valladolideko Unibertsitateak elkarrekin antolatzen dituzte, eta aldaketa horren bidez Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratutako ikasketa plana aldarazi da (2011ko abuztuaren 24an argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, eta 2011ko irailaren 29an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean).

Ikasketa planean egindako aldaketek 2010/11 ikasturtetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Leioa, 2011ko abenduaren 5a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011-03-17ko EHAA)

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

CARMEN GONZÁLEZ MURUA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala