Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2012ko otsailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
904

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 27koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratuko den 2012ko otsailaren 27ko Ebazpena, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan. Ebazpen horren bidez, onetsi egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda (prozedura horretarako deia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez egin da).

Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, beraren hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta 303/2010 Dekretuak aldatutako abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

2012ko otsailaren 22ko Ebazpena 2012ko otsailaren 27an argitaratuko dela jakinaraztea, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan. Ebazpen hori Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten du (prozedura horretarako deia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez egin da).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

Segurtasuneko sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala