Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
537

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko ikustaldirako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 123/11).

Nik, Kepa Loizaga Iruretagoienak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

123/11 espedientea bideratu da, A. Branco Flhos, Ldak eskatuta, TDF Group Ldintertrans, SL enpresaren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Eta honako hau ebatzi da espediente horretan: dei egin bekio TDF Group Ldintertrans, SL alderdi demandatuari ahozko ikustaldirako egintzara azal dadin. Ikustaldia, 2012ko otsailaren 15eko 10:30ean egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia-San Sebastián).

Eta TDF Group Ldintertrans, SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, idazki hau egiten dut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 16ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2011ko abenduaren 16a.

Idazkaria,

KEPA LOIZAGA IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala