Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
535

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko ikustaldirako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 5/11).

Nik, Kepa Loizaga Iruretagoienak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Jakinarazten dut: Transportes Caramelo, Ldak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Urgo Import Export SL enpresaren aurka bideratutako 5/11 espedientean, honako hau ebatzi dela: zitazioa egin bekio Urgo Import Export SL alderdi demandatuari ahozko ikustaldira ager dadin. Ikustaldia 2012ko otsailaren 15ean egingo da, 10:30ean, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia-San Sebastián).

Urgo Import Export SL enpresari zitazioa legearen arabera egiteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Bilbao, 2011ko abenduaren 16a.

Idazkaria,

KEPA LOIZAGA IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala