Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
534

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko ikustaldirako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 330/10).

Nik, Kepa Loizaga Iruretagoienak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Jakinarazten dut: Ramón Gallardo Mosquerak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Urpe Operadora SLren aurka bideratutako 330/10 espedientean, honakoa ebatzi dela: dei egin bekio Urpe Operadora SL alderdi demandatuari ahozko ikustaldiko egintzara azal dadin. Ikustaldia 2012ko otsailaren 15eko 10:30ean egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia-San Sebastián).

Eta Urpe Operadora SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, idazki hau egiten dut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 16ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2011ko abenduaren 16a.

Idazkaria,

KEPA LOIZAGA IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala