Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
521

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 300/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZITAZIO-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen agintaritza: Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Erabakiak zer gairen gainean hartzen diren: goian aipatutakoa.

Zitatu den pertsona: alberdi demandatua denez, Myriam del Socorro Zapata Urrea.

Zitazioaren xedea: judizioko bistara joatea, demandatu den aldetik. Eta, aurkako aldeak hala eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, alde hark egin diezazkion galderak erantzutea (Demandaren eta aurkeztutako dokumentuen kopiak eransten dira).

Non azaldu behar den: Epaitegi honetan, goian adierazitako helbidean. Bisteterako aretoa- Beheko solairua.

Zein egun eta ordutan agertu behar duen: 2012ko otsailaren 22an, 09:15ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Ikustaldira azaltzen ez bazara, ez da etengo, eta auzi-iheslaritzat hartuko zaitugu, eta, berriro zitatu gabe, aurrera egingo dugu judizioan (PZLb, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea; 440.1 eta 442. artikuluak).

2.- Bistara zu zeu agertzen ez bazara, eta alderdi demandatzaileak hala eskatzen badu eta zure deklarazioa onartzen bada, zuk parte hartu duzun galdeketako egitateak -zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak- onetsitzat jo ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

3.- Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb, 440.1 artikulua).

4.- Zitazioa egin eta hurrengo hiru egunetan, aurkeztu ezin dituzun pertsonak zein diren jakinarazi beharko duzu epaitegi honetan, idazkari judizialak zita ditzan ikustaldian azaltzeko, lekuko edo peritu gisa, edo zure deklarazioen gai izango diren egitateak ezagutzen dituzten pertsona legez.

Zitazioa gauza dadin, zitatu behar diren pertsonen datuak eta zehaztasunak eman beharko ditu (PZLb-ko hirugarren paragrafoko 440.1 artikulua).

5.- Hiru eguneko epean pertsona juridikoen edo erakunde publikoen aldetik erantzun idatziak eskatu ahal izango dituzu, PZLb-ko 381. artikuluan ezarri bezala.

6.- Ikustaldian prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagundurik azaldu beharko duzula jakinarazten zaizu (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

Abokatua edota prokuradorea izendatzeko behar diren baliabideak ez badituzu, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitor dakizula eska dezakezu. Bestalde, abokatua edo prokuradorea, edo bi-biak izendatzeko eskatu nahi izanez gero, zitazioaren ondoko hiru eguneko epean eskatu beharko da.

7.- Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Myriam del Socorro Zapata Urrea dagoen ezezaguna denez, epatze-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Balmaseda (Bizkaia), 2011ko abenduaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala