Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
519

EDIKTUA, merkataritza-arloko 443/11 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: merkataritza-arloko 443/11 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Isabel Lopez Aguirremalloa andrea.

Abokatua: Jon Alvarez Suarez Belauste jauna.

Prokuradorea: Isabel Sofía Mardones Cubillo andrea.

Alderdi errekurritua: Promociones y Contratas Alonso y Barco SL.

Gaia: arlo zibila.

Errekurtso horretan epaia eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

703/11 EPAIA

Jaun-andreak:

Ana Belén Iracheta Undagoitia andrea.

Ignacio Olaso Azpiroz jauna.

Reyes Castresana García andrea.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamaikako urriaren hamaika.

Hiriburu honetako Probintzia Auzitegiak -orri bazterrean adierazitako jaun-andreek osatua- apelazio-izapideetan ikusi ditu 956/09 prozedura arrunteko auto zibil hauek. Auto horiek Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegian bideratu dira, Isabel López Aguirremalloak eskatuta (apelaziogilea-demandatua) -Isabel Sofía Mardones Cubillo prokuradoreak ordezkaturik eta Jon Alvárez Suárez Belauste letraduak defendaturik-, honako hauen aurka: José Fernández Lararen jaraunspen jasogabea (apelatua-demandatua, eta lehen auzialdian auzi-iheslari deklaratua); José Ramón Laria Iraguen (apelatua-demandatua; ez du errekurtsoaren aurka egin, ez eta ebazpena aurkaratu ere); eta Promociones y Contratas Alonso y Barco SL (demandatzailea-apelatua; errekurtsoaren aurka egin du, Milagros Gómez Villarejo prokuradoreak ordezkatuta eta Jon Iñaki López Oliden letraduak defendatuta); hori guztia, aipatutako epaitegiak 2011ko urtarrilaren 24an emandako epaiaren kontra aurkeztutako apelazio-errekurtsoari jarraikiz.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Isabel López Aguirremalloa andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa. Epaia 956/09 prozedura arruntean eman zen, eta erroilu hau prozedura horretatik dator. Beraz, ebazpen hori oso-osorik berresten dut, eta apelaziogileari ezartzen dizkiot errekurtsoak sortutako kostuak.

Demandatuaren, hau da, Jose Fernandez Lararen jaraunspen jasogabearen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala