Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
515

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 19koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Elkarteen Erroldan iragan urrian egindako inskripzioak eta oharrak argitaratzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutako ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honek, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliz, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikuluari lotuta -"zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio-", honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.- Elkarteen Erroldan urrian sartu diren elkarteak eta federazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. Eranskin horietan, helbidea, lurralde-eremua eta hurrenkera-zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.- Erroldaren funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez gero, erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak argitaratzea, erakunde horien egoeraren berri guztiek izan dezaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edo hirugarrenekiko ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, III., IV. eta V. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO PARIENTE DE PRADA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala