Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
513

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak 2011ko abenduaren 2an eman zuen Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2011ko abenduaren 5eko EHAA, 230. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Elisa Porras Ogueta andrea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari izendatzea. Lanpostuaren datuak: kodea: 520010; dotazioa: 145; taldea: C/D; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A.

Bigarrena.- Izendapenak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.- Aginduaren kontra, administrazioko bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo berari, jakinarazten den egunetik harako hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala