Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
5637

IRAGARKIA, Osasun Publikoko Zuzendaritzak irekitako B-4/11-S prozedura zigortzailean egindako ebazpen-proposamena Gestión Pesquera Bermeana SLri jakinarazteko dena.

Gestión Pesquera Bermeana SLri irekitako zehapen-espedientean, instruktoreak egindako proposamena ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, ezagutzen dugun azken helbidean (Bermeoko Muelle Erroxapeko 3. pabilioa - Bizkaia). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Hori dela eta, zehapen-espedientean ebazpen-proposamena egin dela jakinarazten zaie, arau-hauste sanitario arin bat egin omen dutelako.

Legezko ohartarazpenak:

- Interesatuek hamabost eguneko epea dute alegazioak egiteko. Espedientea Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzan ikusi ahal izango dute (Bilbao, Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearean azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Bilbao, 2011ko azaroaren 4a.

Idazkaria,

LUIS IBARRONDO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala