Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5627

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1028/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1028/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua: Lobeto Guerras, Juan Luis.

Prokuradorea: Lapresa.

Demandatua: Angel Valentin Vega Aguilar, Juan Carlos Mayan Fernandez, Gabriel Milea eta Fontaneria Mayan Ortuella SL.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan epaia eta argitze-autoa eman dira; hona hemen horien xedapen-zatiak:

EPAITZA

1.- Baietsi egiten dut zati batean Lapresa prokuradoreak Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito Saren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Fontanería Mayan Ortuella SL, Ángel Valentín Vega Aguilar eta Juan Carlos Mayan Fernándezen aurkakoa; horrenbestez, auzi-jartzaileari ondokoa solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: zor diren maileguaren kuotei demanda-idazkian ezarritako % 15eko berandutza-interesa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa. Alderdi bakoitzak ordaindu beharko ditu berak sortutako kostuak eta kostu komunak erdibana.

2.- Gabriel Milearen aurka sustatutako epaiketaren demandatzaileak atzera egin duela ulertzen dut, eta kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Angel Valentin Vega Aguilar eta Fontanería Mayan Ortuella SL demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

XEDAPENAK

1.- 2011-04-13an prozedura honetan emandako epaia argitzea erabaki da, xedapen-zatiaren lehen paragrafoa zuzentzeari dagokionez.

2.- Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da behin betiko, honela: 1. Baietsi egiten dut zati batean Lapresa prokuradoreak Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito SAren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Fontanería Mayan Ortuella SL, Ángel Valentín Vega Aguilar eta Juan Carlos Mayan Fernándezen aurkakoa; horrenbestez, auzi-jartzaileari ondokoa solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 7.791,37 euro gehi zor diren maileguaren kuotei demanda-idazkian ezarritako % 15eko berandutza-interesa aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa. Alderdi bakoitzak ordaindu beharko ditu berak sortutako kostuak eta kostu komunak erdibana.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Jakinarazten diren ebazpenen testu osoa interesatuen eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2011ko urriaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala