Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Arabako Probintzia Auzitegia
5626

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 187/11 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia - 1. Sekzioa

Errekurtsoa: adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 187/11 apelazioa.

Errekurtsogilea: Santiago Quindos Alfaroli.

Abokatua: Manuel Recio Salcines.

Prokuradorea: María Blanca Bajo Palacio.

Alderdi errekurritua: Esther Serrano Martinez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da. Honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

APELAZIO ZIBILA

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegiak -Íñigo Madaria Azcoitia lehendakariak, eta Íñigo Elizburu Aguirre magistratuak eta Silvia Víñez Argüeso ordezko magistratuak osatuak- ondoren azaltzen den epaia eman zuen, Erregeren izenean, bi mila eta hamaikako ekainaren hogeita bederatzian.

346/11 EPAIA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian 216/09 adostasunik gabeko dibortzioari buruzko apelazio zibileko errekurtsoa bideratzen ari da (Salako 187/11 erroilua); Manuel Recio Salcines letraduak zuzenduta eta Blanca Bajo Palacio prokuradoreak ordezkatuta, Iván-Santiago Quindos Alfaroli demandatzaileak sustatu du, 2011ko urtarrilaren 24ko epaiaren aurka. Viñez ordezko magistratua da txostengilea eta berak adierazi du salaren iritzia.

EPAITZA:

Osorik baiesten dugu Iván-Santiago Quindos Alfaroli demandatzailearen ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, adostasunik gabeko 216/09 prozeduran (erroilu hau hortik dator) Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak urtarrilaren 24an emandako 46/11 Epaiaren aurkakoa; eta epai hori partez ezeztatzen dugu, izan ere, Esther Serrano Martínezen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda partez baiestea berresten baitugu. Horrenbestez, dibortzioaren ondorioen neurri erregulatzaile gisa ondokoa erabaki dugu: ezkontzaren zamei senar-emazte ohi biek hilero eta erdibana aurre egin beharko diete, hau da, 3084 0011 90 1800745531 zenbakiko hipoteka-maileguaren kuotak ordaindu beharko dizkiote Ipar Kutxa Rural kooperatiba-sozietateari (etxebizitza: Mendoza kalea 7-4. esk., Vitoria-Gasteiz). Gainontzean, epaian esandakoak berresten ditugu eta gora-jotze honetan sortutako kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Jakinaraz bekio ebazpen hau demandatuari.

Itzul bekio apelatzaileari errekurtsoa egiteko ezarritako gordailua.

Esther Serrano Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala