Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
5625

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 7koa, Kiroletako zuzendariarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituen Agindu Proiektuaren entzunaldi-izapideak egiteko dena.

Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Behin aipaturiko lege-proiektu hori onartu eta gero, horren eraginpean geratuko dira Euskadiko kirol-federazioak, eta, ondorioz, baita ere euskal federazio bateko lizentzia eskuratzeagatik federazioetan integratuta dauden pertsona fisiko eta juridiko guztiak ere.

Federazio gehienak kirol-federazioen elkarteetan integratuta egon arren, eta entitate horiei bidezko entzunaldia eman zaien arren, egia da izan daitezkeela arau horren eraginpean egonik ere entzunaldi-izapide hori jaso ez duten federazio edo kide batzuk. Kasu horretan entzunaldia zuzen-zuzenean egin behar da, eta horretarako epe nahikoa eta arrazoizkoa hogei egun baliodunekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatuta, horixe xedatzen du-eta xedapen orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak bere 8. artikuluan.

Bestalde, xedapena hauteskunde-prozesu bati lotua dagoenez, eta kontuan hartuta pertsona fisiko eta juridiko askori eragiten diela, komenigarria dirudi araua jendaurrean ipintzea.

Hori dela eta, hauxe

EBATZI DUT:

1.- Euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituen Agindu Proiektuaren entzunaldi-izapideak egitea, hogei egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

2.- Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko edo pribatuek, kontsultatu ahal izango dute euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituen Agindu Proiektuaren espedientea, Kirol Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 945 01 95 03), eta egokitzat jotako alegazio, dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 7a.

Kiroletako zuzendaria,

JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


Azterketa dokumentala