Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5623

EBAZPENA, 2011ko irailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko martxoaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.- Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez (EHAA, 2011ko apirilaren 18koa), erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jardueretarako laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta horiek garatzeko laguntzetarako oinarriak zehaztu eta laguntza horietarako deialdia egiten da. Aipatutako Aginduaren III. kapituluan dirulaguntzen bigarren lerroa arautzen da: Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak. Eta, Agindu horren 19. artikuluak immigrazioaren eta kulturartekotasunaren alorreko aurretiko diagnostikoak egiteko eta alor horretako planak eta proiektuak lantzea gauzatzeko edo ebaluatzeko erakunde publikoei zuzendutako dirulaguntzaren aurrekontu kreditua zehazten du.

2.- 2011ko martxoaren 30eko Aginduaren 20.2 artikuluak honakoak zehazten ditu: alde batetik, dirulaguntza eskuratzeko eskatzaileak bete beharreko betekizun eta baldintzak; eta bestetik, dirulaguntzak esleitzeko irizpide zehatzak.

3.- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzan kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako dirulaguntza eskatu duen erakunde publikoak I. eranskinean adierazitakoak dira.

2011ko martxoaren 30eko Aginduaren 9.4 artikulua betez, eta Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzako zerbitzuek landutako txosten teknikoa ikusita, honako hau.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- II. eranskinean zehazten diren erakunde publikoei bertan adierazitako diru-kopuruak ematea, ondorengo kontzeptupean: kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak.

Bigarrena.- III. eranskinean jakinarazten diren dirulaguntza-eskabideak ukatzea.

Hirugarrena.- IV. eranskinean zerrendatzen diren laguntza-eskarien artxibatzea komunikatzea.

Laugarrena.- Emandako dirulaguntza bi epetan ordaindutako da:

a) Aurreikusitako epea uko egin gabe igaro ondoren % 80 emango da, dirulaguntza onartzen den egunetik hasita hilabeteko epean.

b) Gainerako % 20, ondorengo puntuetan ezarritakoaren arabera zuritzen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.- Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak plazaratu, zabaldu edo argitaratzen dituenean nahitaez adierazi eta jasoarazi beharko du horietan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Lan Immigrazio Ministerioaren laguntza izan duela.

Seigarrena.- 2011ko martxoaren 30eko agindua diotenez bere 8. artikuluan, gastuen justifikazioa orokorra 2012ko lehenengo bi hilabeteetan egingo da, jatorrizko egiaztapen-dokumentuen ekarpenaren bidez egingo da, edota, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez edo dagokion erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik ziurtagiria eman ondoren. Azken kasu horretan, ziurtagiriak immigrazio teknikari gisa kontratatu diren pertsonen kopurua eta lanbide-kategoria, horien ordainsariek eragindako guztizko kostu ekonomikoa eta garatutako jardueren zerrenda eta kostua adieraziko ditu.

Zazpigarrena.- Dirulaguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Immigrazioko zuzendariak banakako Kitapen Ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du. Ebazpena jasotzen denez geroztik, itzuli beharrekoa itzultzeko.

Zortzigarrena.- Honako ebazpen hau interesatu orori jakinarazi beharko zaio.

Bederatzigarrena.- Era berean, dirulaguntzak eta horien jasotzaileak ere Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte-Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 22a.

Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaria,

Miguel Ángel González Martín.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala