Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5617

43/2011 EBAZPENA, urriaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Ondoko hitzarmenen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

- Eranskin ekonomikoa, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin 1990ean izenpetutako hitzarmenarena, I. eranskin gisa agertzen dena.

- Eranskin ekonomikoa, Hezkuntza Ministerioarekin 2011rako izenpetutako hitzarmenarena, 2010-11ko ikasturtean «Literatura Ibilbideak» programa garatzeko dena. II. eranskin gisa agertzen da.

- Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Ezkio-Itsasoko Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko dena. (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); III. eranskinean jasotzen da.

- Hitzarmena, Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak elkarrekin lankidetzan jarduteko dena, arreta soziosanitarioa hobetzeko dena. IV. eranskin gisa agertzen da.

- Hitzarmena, Kultura Ministerioarekin lankidetzan jarduteko dena. Helburua: 2011-2015 aldirako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa egitea. V. eranskin gisa agertzen da.

- Hitzarmena, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde publikoarekin 2011-2016 aldian lankidetzan aritzeko dena. VI. eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 2OAN EMANDAKO 43/2011 EBAZPENAREN I. ERANSKINA.

I. ERANSKINA, HEZKUNTZA ETA ZIENTZIA MINISTERIOAK ETA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAK 1990EKO MARTXOAREN 21EAN IZENPETUTAKO HITZARMENARENA, 2011. URTEAN ESKOLA IBILTARIEN PROGRAMA GARATZEKO DENA

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol Hezkuntzako ministro jauna, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren arabera, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumena erabilita.

Bestetik, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu andrea, maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bitartez izendatua.

AZALTZEN DUTE:

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmen bat izenpetu zuten 1990eko martxoaren 21ean, Eskola Ibiltarien Programa garatzeko. Hitzarmenaren zazpigarren oinarriak zehazten duenez, hitzarmena mugagabea da, baldin eta alderdietako batek espresuki salatzen ez badu, eta dagokion eranskina izenpetuta zehaztuko da kasu bakoitzean zein jarduera egingo diren eta urteko zein alditan.

Horrekin guztiarekin bat etorriz, bi alderdiek adostu dute Eskola Ibiltarien Programa 2011. urtean ere garatuko dela, oinarri hauetan adierazten diren datu eta ekarpenen arabera:

Lehenengoa.- Kontratuaren xedea.

1990eko martxoaren 21ean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren eranskin honen helburua da eguneratzea parte-hartzearen datuak eta ekarpenak, Eskola Bidaiariak programa betetzeko. Horretarako, kontuan hartuko da 2011ko aurrekontuaren kargura eranskin honetan jasotako ekonomia-konpromisoa guztiak dagokien aurrekontu aplikazioen erabilgarritasunen menpe daudela.

Bigarrena.- Ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.

- Euskal Autonomia Erkidegokotik etorri eta beste ibilbide batean parte hartuko duten ikasleak, gehienez, 315 izango dira.

- Erkidego horretatik datozen eta beste ibilbide batean parte hartuko duten 12- 15eko ikasleen talde kopurua, gehienez: 21.

- Beste Autonomia-Erkidego batzuetatik etorri eta Euskal Herriko ibilbideak egingo dituzten 12-15eko ikasleen talde-kopurua, gehienez: 21.

Hirugarrena.- Programa 2011. urtean zehar garatzeko ekarpenak.

A) Hezkuntza Ministerioaren aldetik:

a) Programaren gastuak:

- Euskal Autonomia Erkidegoko ibilbideetan zein ikasle eta irakasle parte-hartzaileen taldeetako ostatu- eta mantentze-gastuak, zein sor daitezkeen hainbat gastu ordaintzeko, gehienez 21.707,07 euro.

b) Ibilbidearen eta jarduerak prestatzeko laguntzak:

- Laguntza-deialdiaren arabera, Hezkuntza Ministerioak Euskal Autonomia Erkideko Administrazio Orokorrari igorriko dizkio horren mendeko ikastetxeei dagozkien laguntzak, jarduera prestatu eta jatorriko herritik Eskola Ibiltaria hasten den herrirainoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko ematen direna. Guztira, 45.240 eurokoak dira, guztira, gero ikastetxeei transferitzeko.

Ibilbidearen gastuek eta jarduerak prestatzeko eta joan-etorrietarako laguntzek ez diote Hezkuntza Ministerioari kosturik ekarriko 2011ko ekitaldian; izan ere, Ministerio horrek 2010eko aurrekontuaren 18.04.324N.489.02 kreditutik igorri zituen zenbateko horiek, Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Prestakuntzako Estatu Idazkaritzaren 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez programan parte hartzeko 2011 urtean laguntzak esleitu ostean.

B) Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik:

a) Programa betetzeko gastuak (Arabako Foru Aldundiko aterpetxeetan ostatua hartzea, mantentzea, jarduerak, Euskal Herriko ibilbidea egiten duten ikasle-taldeak eta irakasleak koordinatzea), gehienez, ere 46.636,80 euroan balioetsiak.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleen gastuei buruzko I. kapituluaren kontura, irakasleagoarena dena, izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ibilbidea gauzatzeko behar diren irakasleen gastuak.

Laugarrena.- Programa betetzea.

Programa betetzeko, 1990eko martxoaren 21ean izenpeturiko Hitzarmenean adostutako oinarriak aplikatuko dira.

Bosgarrena.- Zabalkundea.

Sinatzailek biok konpromisoa hartzen dute, halaber, beste alderdiak ere partzen duela agertzeko edozein eremutan eranskin honetan azaltzen diren programei buruzko zabalkundea egitean.

Zehazki Eusko Jaurlaritzak egiten dituen argitalpen eta jakinarazpenetan, bidea edozein dela, Hezkuntza Ministerioaren erakunde-logoa zalduko da eta «Hezkuntza Ministeriorekin batera finantzatutako programa» aipamena.

Era berean, Hezkuntza Ministerioko argitalpen eta jakinarazpenek hau aipatutuko: «Autonomia-erkidegoekin batera finantzatutako programa».

Seigarrena.- Izaera.

Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko Legearen 4.1.c) artikuluan aipatutakoen erakoa izango da; era berean, arau berezirik ez badago, lege-testu horren printzipioak aplikatuko zaizkio, sortu daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.

Zazpigarrena.- Ados jartzea.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.2 artikuluan berariaz jasotzen denez, hitzarmenaren eranskin hau betetzeko sor daitezkeen zalantzak argitzeko, lege horren printzipioak aplikatuko dira. Hitzarmenaren eranskin hau betetzeko eta interpretatzeko sor litezkeen eztabaidak jarraipen- organoaren bitartez konpondu beharko dituzte lehenago alderdi biek adostasunez. Adostasunera heltzerik ez badago, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzio-ordeenean ebatzi beharko dira.

Zortzigarrena.- Indarraldia.

Eranskin honek indarra izango du 2012ko ekainaren 30 arte.

Madril, 2011ko uztailaren 18a.

Hezkuntza Ministeriotik,

ÁNGEL GABILONDO PUJOL.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik,

M.ª ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 2OAN EMANDAKO 43/2011 EBAZPENAREN II. ERANSKINA.

II. ERANSKINA, ZIENTZIA MINISTERIOAK ETA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILAK 2009KO ABENDUAREN 2AN IZENPETUTAKO HITZARMENARENA, 2010-11KO IKASTURTEAN «LITERATURA IBILBIDEAK» PROGRAMA GARATZEKO

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol Hezkuntzako ministro jauna, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren arabera, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumena erabilita.

Bestetik, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu andrea, maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bitartez izendatua.

AZALTZEN DUTE:

Hezkuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmen bat izenpetu zuten 2009ko abenduaren 2an, Literatura Ibilbideen Programa garatzeko. Hitzarmenaren hamargarren oinarriak zehazten duenez, hitzarmena mugagabea da, baldin eta alderdietako batek espresuki salatzen ez badu, eta dagokion eranskina izenpetuta zehaztuko da kasu bakoitzean zein jarduera egingo diren eta urteko zein alditan.

Horrekin guztiarekin bat etorriz, bi alderdiek adostu dute Literatura Ibilbideen Programa 2010-2011 ikasturtean ere garatuko dela, oinarri hauetan adierazten diren datu eta ekarpenen arabera:

Lehenengoa.- Kontratuaren xedea.

2009ko abenduaren 2an izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren eranskin honen helburua da eguneratzea parte-hartzearen datuak eta ekarpenak, Literatura Ibilbideak programa betetzeko. Horretarako, kontuan hartuko da 2011ko aurrekontuaren kargura eranskin honetan jasotako ekonomia-konpromisoa guztiak dagokien aurrekontu aplikazioen erabilgarritasunen menpe daudela.

Bigarrena.- Ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.

- Euskal Herriko Erkidegotik datozen eta programan parte hartuko duten 20-24 ikasleren eta 2 irakasleren talde kopurua, gehienez: 4.

- Beste Autonomia-Erkidego batzuetatik etorri eta Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren «Literatura Ibilbidea» egingo duten 20-24 ikasleren eta 2 irakasleren talde-kopurua, gehienez: 4.

Hirugarrena.- Programa 2011. urtean zehar garatzeko ekarpenak.

A) Hezkuntza Ministerioaren aldetik:

a) Programaren gastuak:

- Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura Ibilbidea» garatzerakoan zein ikasle eta irakasle parte-hartzaileen taldeetako ostatu- eta mantentze-gastuak, zein sor daitezkeen hainbat gastu ordaintzeko, gehienez 7.432 euro.

b) Ibilbidearen eta jarduerak prestatzeko laguntzak:

- Laguntza-deialdiaren arabera, Hezkuntza Ministerioak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari igorriko dio horren mendeko ikastetxeei dagozkien laguntzak, jarduera prestatu eta jatorriko herritik Literatura Ibilbidea, emanda dena, hasten den herrirainoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko ematen direna. Guztira, 15.892 eurokoak dira, guztira.

Programa honek ez dio Hezkuntza Ministerioari kosturik ekarriko 2011ko aurrekontuetako ekitaldian; izan ere, Ministerio horrek 2010eko aurrekontuaren 18.04.324N.489.02 kreditutik igorri zituen zenbateko horiek, Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Prestakuntzako Estatu Idazkaritzaren 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez programan parte hartzeko 2010-11ko ikasturteko udaberrian laguntzak esleitu ostean. Euskal Autonomia Erkidegoak gastuen aurrekontuan sartzen du ordainketa horren zenbatekoa eta aurrekontuan jasotako kreditua habilitatzen du, jardueratik eratorritako gastuei aurre egin ahal izateko eta laguntzak, jarduera prestatzeko eta bidaia egiteko direnak, onuradunak diren ikastetxetara transferitzeko.

Ordainketa justifikatzearen ondorioetako, Eusko Jaurlaritzak gastua justifikatzeko deialdian ezarritako dokumentazioa bildu eta ziurtagiri bat bidaliko dio Hezkuntza Ministerioari (Ikasleen Zuzendariordetza Nagusia, Parte-Hartzea eta Berdintasuna), egindako ordainketa aurreikusitako helburuetarako erabili dela aditzera emateko. Izan ere, azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorrak 86. artikuluan Autonomia Erkidegoentzat eta erakunde laguntzaileentzat ezartzen dituen eginbehar guztiak bete beharko ditu ordainketak.

B) Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura Ibilbidea» egiten duten irakasle taldeen ostatua eta mantenua finantzatzeko: 14.159,60 euro.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleen gastuei buruzko I. kapituluaren kontura izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ibilbidea gauzatzeko behar diren irakasleen gastuak.

Laugarrena.- Programa betetzea.

Programa betetzeko, 2009ko abenduaren 2an izenpeturiko hitzarmenean adostutako oinarriak aplikatuko dira.

Bosgarrena.- Izaera.

Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko Legearen 4.1.c) artikuluan aipatutakoen erakoa izango da; era berean, arau berezirik ez badago, lege-testu horren printzipioak aplikatuko zaizkio, sortu daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.

Seigarrena.- Ados jartzea.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.2 artikuluan berariaz jasotzen denez, hitzarmenaren eranskin hau betetzeko sor daitezkeen zalantzak argitzeko, lege horren printzipioak aplikatuko dira. Hitzarmenaren eranskin hau betetzeko eta interpretatzeko sor litezkeen eztabaidak jarraipen- organoaren bitartez konpondu beharko dituzte lehenago alderdi biek adostasunez. Adostasunera heltzerik ez badago, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzio ordenan ebatzi beharko dira.

Zazpigarrena.- Indarraldia.

Eranskin honek indarra izango du 2012ko ekainaren 30 arte.

Madril, 2011ko uztailaren 18a.

Hezkuntza Ministeriotik,

ÁNGEL GABILONDO PUJOL.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik,

M.ª ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 2OAN EMANDAKO 43/2011 EBAZPENAREN III. ERANSKINA

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA EZKIO-ITSASOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.B) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteizen, 2011ko irailaren 1ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Bestetik, Tomas Etxaniz Mendiguren, Ezkio-Itsasoko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Ezkio-Itsasoko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Ezkio-Itsasoko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena.- EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Ezkio-Itsasoko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.- Ezkio-Itsasoko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

b) EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

c) Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

Laugarrena.- EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Ezkio-Itsasoko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

b) Ezkio-Itsasoko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

c) Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

Bosgarrena.- Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

Seigarrena.- Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Ezkio-Itsasoko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

Zazpigarrena.- Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Ezkio-Itsasoko Udaleko alkate-udalburua,

TOMAS ETXANIZ MENDIGUREN.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 2OAN EMANDAKO 43/2011 EBAZPENAREN IV. ERANSKINA

ARABAKO FORU-ALDUNDIAREN GIZARTE POLITIKAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN SAILAREN, EUSKO JAURLARITZAREN OSASUN ETA KONTSUMO SAILAREN ETA OSAKIDETZAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, ARRETA SOZIOSANITARIOA HOBETZEKO DENA

Gasteizen, 2011ko irailaren 28an.

Alde batetik, Jesús María Fernández Díaz jauna, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasuneko sailburuordea.

Bestetik, M.ª Covadonga Solaguren Santamaría andrea, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru-diputatua.

Eta, bestetik, Julián Pérez Gil jauna, Osakidetza erakunde publikoaren zuzendari nagusia.

Pertsona horiek, dagokien kargua betez eta legez eman zaizkien eskumenak erabiliz, eta lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko ahalmen osoa aitortuta, hau

ADIERAZTEN DUTE:

I.- Eskumenei dagokienez.

Lehenengoa.- 1983ko azaroaren 25eko 27/1983 Legean, Autonomia-erkidego osorako erakundeen eta lurralde historikoetako foru-organoen harremanei buruzkoan, 6. eta 7. artikuluek ezartzen dute lehenengoei dagokiela osasun-laguntzarekin zerikusia duten gaien eskumen osoa, eta bigarrenei, gizarte-laguntzako gaietan erakunde komunek duten legedia beren lurraldearen barruan gauzatzea.

Bigarrena.- Eusko Jaurlaritzaren lan esparruan, Osasun eta Kontsumo Sailari dagokio osasun arloko plangintza eta antolaketa, eta osasun-laguntzarako zerbitzu publikoak kudeatzea ere bai Osakidetza erakunde publikoaren bitartez, sailaren beraren gobernu-esparruak eta egitura organiko eta funtzionala arautzen dituen araudian jasotakoaren arabera.

Bestalde, 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Euskadiko antolamendu sanitarioari buruzkoak, Osakidetza erakunde publikoa sortu zuen, zerbitzu sanitarioak eman ditzan bere mendeko zerbitzuen erakunde publikoen bitartez. Helburu hori agertzen da 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ere, Osakidetza erakunde publikoaren estatutuak ezartzen dituen horretan, 3. artikuluan.

Hirugarrena.- Bazterkeria-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeretatik eratorritako gizarte-premiei erantzuteko gizarte-zerbitzuak foru-organoen eskumena dira, 2008ko abenduaren 5eko gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen arabera. Gizarte-zerbitzu horiek hauei zuzendutakoak dira, besteak beste: mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonak, minusbaliotasunen bat duten pertsonak, buruko gaitzen bat duten pertsonak, babesik gabe dauden adingabekoak eta ahul eta baztertuta dauden kolektiboak.

II.- Esparru soziosanitarioko erakundeen arteko lankidetzaren beharrari dagokionez

Laugarrena.- Eskumenen banaketa horrek, ikuspuntu teoriko eta orokor batetik begiratuta, argitu egiten ditu gizarte-erakundeen eta osasun-erakundeen erantzukizun eta eginkizun orokorrak, baina, errealitatean, era askotako eta iraupen luzeko osasun- eta gizarte-premiak dituzten pertsonen taldea gero eta handiagoa da, eta erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak behar dira haiei arreta integrala emateko.

Horregatik, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeari buruzkoan, behin eta berriz aldarrikatzen da gaian sartuta dauden sektoreek elkarrekin lan egiteko eta koordinatzeko dagoen beharra, behar bezalako arreta soziosanitarioa eman ahal izateko. Ildo beretik, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko 2003ko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak, arreta sanitarioaren gaia jorratzen duenean, osasun-arloko zerbitzuez dihardu batez ere, baina modu esplizituan esaten du osasun- eta gizarte-zerbitzuetan bermatu egin behar dela zerbitzuaren jarraitutasuna, dagokien administrazio publikoen arteko koordinazio egokiaren bitartez.

Azkenik, gizarte-zerbitzuei buruzko 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak ezartzen du (56.3 artikuluan) esparru soziosanitarioan emandako arreta-zerbitzuetan, funtzio soziosanitarioa bakarrik duten zerbitzuak, unitate soziosanitario espezifikoak eta arreta soziosanitario orokorra finantzatu daitezkeela horretarako eginiko hitzarmenaren bidez elkartutako administrazio publikoen artean; hori dela eta, dagokion konpentsazio ekonomikoa eman beharko dio osasun-sistemak gizarte-zerbitzuen sistemari, edo alderantziz, baldin eta haietakoren baten eskumenean sartzen diren zerbitzuak bestearen zerbitzuetan ematen badira zenbait arrazoi direla bide.

Bestalde, erabaki da gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen 46.2 artikuluan ageri diren kolektiboek izango dituztela arreta soziosanitarioan sartzeko aukera gehien.

Bosgarrena.- Azken batean, ulertu behar da esparru soziosanitarioan eskumenak gainjarri egiten direla, eta haiek behar bezala antolatzeko bide bakarra erakundeen arteko hitzarmenak direla -hemengo hau bezalakoak-, irizpide hauek ezartzen dituztenak: jarraibide komunak, lehentasunezko lan-ildoak, eginkizunak eta parte-hartzaileek egin beharreko era guztietako ekarpenak.

Hori kontuan izanda, eta osasun-arretari dagokionez, osasun-sistemak eta gizarte-sistemak akordio batzuetara iritsi behar dute zerbitzuen plangintza eta neurriak ezartzeko orduan, betiere erabiltzaileen premiak aintzat hartuta, eta elkarrekin erabaki behar dute zein bide diren egokienak unean uneko egoeretan erabiltzeko.

Kontuan izan behar da, jakina, araudi berriek aldaketak eragin ditzaketela esparru soziosanitarioan eta haren barruko erakundeen arteko harremanetan.

Seigarrena.- Egoera horretaz jabetuta, sektoreen arteko eta erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak indartu beharra ikusita eta alor horretan aldez aurretik izandako esperientziaz baliatuz, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat egin zuten 2003ko urtarrilaren 30ean, Euskal Autonomia Erkidegoko arreta soziosanitarioa hobetzeko asmoz.

Lehenago ere egin izan dira elkarteen arteko lankidetzak esparru horretan, hala nola Arabako Lurralde Historikoko premia soziosanitarioak estaltzeko lankidetza, 1998ko azaroaren 16ko esparru-akordioan sinatutakoa.

Izan ere, Araban aurrerapauso asko egin dira hainbat lankidetza-hitzarmenen bitartez; adibidez, egoitza-unitate soziosanitarioetan zerbitzu soziosanitarioak eta «Abegia» egoitza-unitate soziosanitarioan kudeaketa- eta mantentze-lanak.

Era berean, Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko bileraren aktan, hitzarmen hau ageri da: «Baimena ematen da 2.007.630 euroko zuzeneko diru-laguntza emateko Arabako Foru Aldundiari, 2010. urtean Foru Aldundiaren jabetzako egoitzetan eman zen osasun-arretaren konpentsazio ekonomiko moduan».

III.- Oinarrizko jarraibideei dagokienez.

Zazpigarrena.- Aurreko puntuan aipatutako hitzarmenak, 2003ko urtarrilaren 30ean sinatutakoak, lankidetza orokorrerako esparru bat eratzen du, eta bide ematen du alderdien eginkizunak gero eta gehiago zehazteko, konponbide hobea izan dezaketen egoerak bideratzeko, eta, beharrezkoa denean, kasu bakoitzean behar den koordinaziorako mekanismo eta edukiak hitzartzeko.

Zortzigarrena.- Gizarte-erakundeak nahiz osasun-erakundeak, modu naturalean aurrera egin duten heinean, izatez beren erantzukizun nagusitik at zeuden premiei erantzuten aritu dira, pertsonen premiei ikusmolde integraletik begiratu nahian eta ageriko eraginkortasun-arrazoiak direla medio.

Bederatzigarrena.- Aurreko puntuan esandakotik harago joanda, eta lehen aipatutako irizpideak gorabehera -adibidez, arreta integrala, administrazio publiko guztien eraginkortasuna eta zerbitzuen eraginkortasuna- osasunbaliabideen nahiz gizarte-baliabideen gaur egungo banaketa eta mendekotasunari eustea komeni da, eta bakoitzari dagokion aseguramenduaren gaineko erantzukizunak berekin dakar hura finantzatzeko erantzukizuna. Horrenbestez, aurreko guztia kontuan hartuta, behean sinatzen duten erakundeek erabaki dute partekatutako sektore soziosanitario honetako erantzukizunak argitzen jarraitzea, eta, beraz, elkar konpentsatzea ekonomikoki, hala dagokienean eta kasuan kasuko itunaren arabera.

Hamargarrena.- Alderdiak ados daude lankidetza-tresna hau ezartzearekin eta haren oinarrian dauden zehaztapenekin, eta hitzarmen hau sinatzea erabaki, zeinak xedapen hauek baititu:

XEDAPENAK

Lehenengoa.- Hitzarmenaren helburua.

1.- Hitzarmen honen helburua da 12/2008 Legearen 46. artikuluko 2. atalean zehazten den kolektiboarentzako gizarte-zerbitzuetako osasun-laguntzaren zerbitzua bermatzea eta hobetzea, eta Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila konpentsatzea egindako gastuagatik.

2.- Hitzarmen honen helburua da, halaber, funtzio soziosanitarioa bakarrik duten mekanismoak finantzatzea, eta mekanismo edo establezimendu orokorragoetan sartutako unitate soziosanitario espezifikoak ere finantzatzea.

Bigarrena.- Osasun-arreta.

Osasun eta Kontsumo Sailak Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailarekin adostu behar du nola estali hitzarmen honen aplikazio-eremuko erabiltzaileen prestazio sanitarioa. Hona hemen zehaztapen batzuk:

a) Osakidetzak mediku bati emango dio egoitza bakoitzeko erabiltzaileen osasun-txartel indibidual (OTI) guztien ardura, betiere antolakuntzak horretarako bidea ematen badu eta interesdunak horren aurka agertzen ez badira (hautatzeko askatasunaren eskubidea erabiliz).

b) Osakidetzak bere prestazioen barruan sartuko ditu laguntza psikiatrikoko zerbitzuak eta forusarearen barruko zerbitzuetan dauden pertsonen erizaintzako osasun-zaintza.

c) Alabaina, gizarte-zerbitzuetako zentroek bertako medikuak eta erizainak badituzte -Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren sarekoak ez direnak- eta zerbitzuak eskatzen duen laguntzaren pisu kuantitatiboa nahiz kualitatiboa dela-eta ez bada komeni Osakidetzak hartzea haren ardura -antolakuntza aldetik dauden zailtasunengatik-, Osasun eta Kontsumo Sailak konpentsatu egingo du Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila egindako ahaleginagatik eta beregain hartutako gastuagatik, laugarren xedapenean finkatutako baterako modulu sanitarioaren arabera.

d) Dena den, medikuek nahiz erizainek egoitzetan osasun-laguntza ematen dutenean, Osasun eta Kontsumo Sailak osasun-sistema publiko osoarentzat ezarritako jardunbide klinikoaren gidei eta protokoloei jarraituko diete, eta koordinazio-mekanismo batzuk izango dituzte pazienteak ospitaleratzeko eta alta emandakoan berriz hartzeko. Helburu hori errazago lortzeko, egoitza bakoitzaren premia eta ezaugarrien arabera, egunero egiten den jarduera medikoa eta erizaintzakoa dagozkien erregistroetan jasota geratuko dira. Horretarako, Osabide sistema erabil daiteke -sistema horren garapen- eta ezarpen-mailaren arabera-, eta Osakidetzak emango ditu horretarako argibideak eta beharrezko laguntza; bestela, elkarrekin adostutako antzeko beste sistemaren bat erabil daiteke.

Hirugarrena.- Gizarte-arreta.

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila eta Osakidetza arduratuko dira bi sareetako profesionalen artean koordinazio egokia eta lankidetza eraginkorra sustatzeaz, nola osasun-laguntza orokor tradizionalaren prestazioan, hala ezarritako interes bereziko programa eta jardueretan.

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailak ezarriko ditu gizartezerbitzuetan sartzeko kondizioak, indarrean dagoen foru-araudiaren arabera.

Laugarrena.- Kondizio ekonomikoak.

Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailaren egoitzetan ematen den osasun-arretak eskatzen duen ahalegina eta kostua direla-eta Osasun eta Kontsumo Sailak eman beharreko konpentsazio ekonomikoa kalkulatzeko, egoitza horietako bakoitzari modulu sanitarioa aplikatuko zaio, jarraian zehazten diren kondizioetan. Egoitza bakoitzean bizi direnen laguntzaren konplexutasuna eta haien arretarako jarritako osasun-baliabideak direla-eta funtsak jaso badira, Arabako Foru Aldundiarena da haiek banatzeko ardura.

2011. urterako, adineko pertsonen eta minusbaliatuen egoitzei aplikatzeko modulu sanitarioa urteko 1.102 eurokoa da, bertan bizi den pertsona bakoitzeko. Era berean, arazo psikosozialak dituzten pertsonen egoitzei aplikatzeko modulu sanitarioa urtean 11.278 eurokoa da, bertan bizi den pertsona bakoitzeko.

Modulu horien balioa eguneratu egingo da urtero, aurreko ekitaldiko KPIaren bilakaeraren arabera, eta zerikusia duten alderdiek aldatu ahal izango dute itun bidez.

Modulu sanitarioa aplikatzearen ondoriozko guztizko zenbatekoa urte bakoitzeko lehen hiruhilabetekoan berrikusiko da, eta aldatu egingo da foru-sareko plazen erroldan aldaketak egon badira.

I. eranskinean dago hitzarmen honen barruan sartzen diren egoitzen zerrenda.

Bosgarrena.- Eraginak eta ordainketa-modua.

Osasun eta Kontsumo Sailak dagokion urteko zenbatekoa ordainduko dio Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Sailari, ordainketa bakar batean.

Seigarrena.- Batzorde mistoa.

Hitzarmen honetan jasotako klausulak interpretatzeko eta hitzarmenaren balioespena eta segimendua egiteko, batzorde tekniko paritarioa eratuko da, eta hura arduratuko da lankidetza-hitzarmen hau gauzatzeko koordinazio egokia ezartzeaz. Alderdi bakoitzak horretarako izendatzen dituen pertsonek osatuko dute batzordea.

Helburu horrekin, urtean behin behintzat bilduko dira, eta zeregin nagusi hauek izango dituzte:

a) Hitzarmena interpretatu eta betetzen dela egiaztatzea.

b) Funtzionamenduaren segimendua eta ebaluazioa egitea.

c) Beste zerbitzu batzuk proposatzea hitzarmenean sartzeko.

d) Modulu sanitarioak aldatzeko proposamena pentsatu eta egitea, hala badagokio.

e) Funtzio soziosanitarioa bakarrik duten mekanismoak eskuratzeko proposamen guztiak Balioespen eta Orientazio Soziosanitarioaren Batzordeak aurkeztutakoak eta dagokion zerbitzuaren arabera egindakoak direla egiaztatzea.

f) Urteko likidazioaren proposamena onartzea.

Kideek egoki iritziz gero, hitzarmenean dauden gizarte-zerbitzu edo zerbitzu soziosanitarioetako ordezkariak edo beste entitate batzuetakoak onar daitezke batzordean, aholkularitza-lanak egiteko, eta, beraz, hitzarekin baina botorik gabe.

Aurrekoa gorabehera, batzordea behar bezainbeste alditan bildu ahal izango da, alderdietako edozeinek eskatuta, eta bildutako bakoitzean egingo da bileraren akta. Eraginkortasun kontuak direla eta, batzorde honen zereginak zuzenean Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseiluak edo Lurraldekoak hartu ahal izango ditu, kasuaren arabera, edo ardura hori ematen dion edozein batzorde teknikok.

Zazpigarrena.- Indarraldia eta luzapena.

Hitzarmen hau 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egongo da indarrean.

Hala eta guztiz ere, alderdi sinatzaileek adierazten dute hurrengo urteetara luzatzeko asmoa dutela. Horren ondorioz, hitzarmena automatikoki luzatuko da urte natural bat epea amaitzen den bakoitzean, alderdietako batek berariaz salatu ezean. Salatu nahi bada, hitzarmena amaitu baino hiru hilabete lehenago egin behar da gutxienez, eta hitzarmen honetan aipatzen diren eguneraketak errespetatuta.

Dena den, luzapena egin ahal izateko, kreditu egoki eta behar bestekoak egon behar du aurrekontuetan.

Hitzarmenaren indarraldia amaitu daiteke, halaber, erakunde sinatzaileek hemen ezarritakoaz bestelako finantzaketa-formula bat adosten badute hurrengo paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioz.

Zortzigarrena.- Hitzarmena zabaltzea.

Bi alderdiek onartzen dute, gerora, hitzarmen honen aplikazio-eremuan beste era bateko zerbitzu soziosanitario batzuk sartu ahal izango direla Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseiluaren edo Lurraldekoaren esparruan adostutakoak.

Era berean, 12/2008 Legeko 46.2 artikuluan adierazten den moduan, bi sailek nahi dute lankidetza zabaltzea, beste mota batzuetako zerbitzuen finantzaketa sartuz eta artikulu horretan aipatutako arreta-kolektiboak zabalduz.

Eta, aurreko guztiarekin ados daudela frogatzeko, hitzarmen hau sinatzen dute, hiru aletan, goian aipatutako tokian eta egunean.

Osasunekosailburuordea,

JESÚS MARÍA FERNÁNDEZ DÍAZ.

Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen foru-diputatua,

M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA

(Ikus .PDF)

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 2OAN EMANDAKO 43/2011 EBAZPENAREN V. ERANSKINA

KULTURA MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, ONDARE BIBLIOGRAFIKOAREN KATALOGO KOLEKTIBOA EGITEKO DENA

Madrilen, 2011ko urriaren 5ean.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Ángeles González-Sinde andrea, Kulturako ministroa, apirilaren 7ko 558/2009 Errege Dekretuak ezarritakoaren indarrez. Bere eskumen-eremuan dihardu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. artikuluan eta hamahirugarren xedapen gehigarrian eta Estatuko Administrazio Orokorraren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 13.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Bestetik, Blanca Urgell Lázaro andrea, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordez, Gobernu Kontseiluaren 2009ko apirilaren 7ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

Helburua ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egiteko lankidetza-hitzarmena sinatzea dute.

ADIERAZTEN DUTE:

Espainiako Historia Ondareari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 51. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazioak (Kultura Ministerioa) beste administrazio eskudunekin elkarlanean ondare bibliografikoa osatzen duten ondasunen katalogo kolektiboa landuko du.

16/1985 Legea zati batean garatzen duen urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatua), 35. artikulutik 39. artikulura bitartean dioenez, katalogo hori Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiari atxikita egongo da, eta gainera, katalogoa egiteko, Kultura Ministerioak hitzarmenak egin ditzake autonomia erkidegoekin lankidetzan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak zera dio 6. artikuluan: «Administrazio orokorrak eta bere mendean edo berari lotuta dauden herri-erakundeek elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetu ditzakete autonomia-erkidegoetako dagokien organoekin, betiere bakoitzaren eskumenen eremuan». Era berean, hitzarmen horien gutxieneko edukiak zeintzuk izan behar duten adierazten du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren arabera (17. eta 20. paragrafoak), Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du liburutegien alorrean horien titularra Estatua ez denean.

2006ko uztailaren 25ean alde biek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa egiteko, eta hitzarmen horren indarraldia 2010eko abenduaren 31n amaitu zen.

Ondorioz, honako klausula hauek erabaki dituzte:

KLAUSULAK

1.- Hitzarmen honen xedea da dagoeneko hasitako lankidetzarekin jarraitzea eta, alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa bururatzea, Kultura Ministerioko Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko proiektuaren bitartez. Horretarako, ekarpen hauek egingo dira:

Kultura Sailak Katalogo lantzeko inbertitzen den diru-kopuruaren % 60 jarriko du. Diru hori erkidego horretako ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa katalogatuko duten teknikariei ordaintzeko erabiliko da.

Kultura Ministerioak gainerako guztia jarriko du. Diru hori ere langile katalogatzaileei ordaintzeko erabiliko da, alegia, Kultura Sailak katalogazio-lanen gastuak finantzatzeko.

Urtero finkatuko da jarri beharreko diru-kopurua, kontuan hartuta eskura dauden diru-baliabideak. Kultura Ministerioaren urteroko ekarpena zehazteko, kontuan hartuko dira autonomia erkidegoak aurreko urtean eskuratutako erregistro kopurua eta haien kalitatea.

2011. urterako, 93.187 euro finkatu dira. Horietatik, 55.912 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jarriko ditu, hau da, % 60; Kultura Ministerioak beste 37.275 euroak jarriko ditu, % 40 alegia.

Hurrengo ekitaldietan, diru-zenbatekoa alde bien aurrekontu-baliabideen arabera ezarriko da. Horretarako, hitzarmen honi atxikitako eranskin bat sinatuko dute, betiere errespetatuz aurreko lerroaldeetan adierazitako ehunekoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekarpena erkidegoaren gastuen aurrekontuko 11.0.1.11.11.0100.1.238.61.45144.006/Q aurrekontu-aplikazioaren kontura jarriko da.

Kultura Ministerioaren ekarpena indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 24.04.332B.451 aurrekontu-aplikazioaren kontura jarriko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian ordainduko da, behin hitzarmena sinatu eta gero, langile katalogatzaileei ordaindu ahal izateko.

2.- Kultura Sailak arduradun bat izendatuko du, Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritzaren eta Kultura Sailaren arteko proiektuari egokitutako lan-programa bat landu dezan eta programa horren exekuzioa Euskal Autonomia Erkidegoan zuzendu dezan. Horrekin batera, lau pertsonak osaturiko jarraipen batzorde bat izendatuko da; horietako bat Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia erkidegoko delegatuaren ordezkaria izango da, eta beste bat erkidego horretan katalogo kolektiboak duen arduraduna; beste biak adostasunez hautatuko dira. Batzorde horrek proiektuan agertzen diren arazoei egingo die aurre.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Sailak, 11/2007 Legeak finkatzen duen erkidegoaren ohiko jardunbidearen barruan, bildutako erregistroen kopia bidaliko dio Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritzari, Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboko datu-basean sar dadin. Erregistroak proiektuan ezarritako arau teknikoen arabera idatziko dira, datuak trukatzeko hizkuntza bateratuan, alegia: ISBD araudiari jarraituz, gaztelania erabiliz katalogazio hizkuntzatzat, eta MARC formatuan kodifikaturik.

4.- Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritzak, era berean, bildutako eta jada Espainiako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboak prozesatutako datuen kopia bidaliko du Autonomia Erkidegoko Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboaren datu-basera, bertan sar dadin.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoak egokien deritzon eran zabaldu ahalko du bere Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa, betiere 111/1986 Errege Dekretuaren 39. artikuluan ezarritakoari men eginez.

6.- Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritzak egokien deritzon eran zabaldu ahalko du bere Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa, betiere 111/1986 Errege Dekretuaren 39. artikuluan ezarritakoari men eginez.

7.- Hitzarmen hau sinatzeak ez du kentzen beste erakunde publiko zein pribatuekin -espainiarrak izan zein atzerrikoak izan- beste katalogo-proiektuekin elkarlanean jardun ezin denik.

8.- Hitzarmen hau indarrean egongo da sinatzen denetik 2015. urteko abenduaren 31 arte. Dena den, bere indarraldia luzatu ahalko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6.2.f artikuluan ezartzen denaren arabera.

Ondorio ekonomikoei begira, hitzarmena ez da hainbat urtetarako izango.

9.- Kultura Sailak egiaztatuko du bai hitzarmenaren helburua benetan gauzatzen dela bai Kultura Ministerioak eta Kultura Sailak jarritako diru-kopuruak langile katalogatzaileei ordaintzeko erabiltzen direla, halaxe dago-eta ezarrita hitzarmen honen 1. puntuan. Egiaztapen horiek, hitzarmenaren indarraldiaren urte bakoitzeko, hurrengo urteko lehenengo hiruhilabetean egingo dira.

10.- Hitzarmena ahalik eta ongien gauzatze aldera, alde biek adostasunez berori aldatu ahal izango dute, indarreko araudian ezarrita dauden izapideak aldez aurretik bete ondoren.

11.- Hitzarmen honen amaiera iragarri ahal izateko, asmo hori duen aldeak urteko lehen seihilabetean egin beharko du hori. Edonola ere den, hitzarmenaren suntsiarazpena ezingo da benetan gauzatu urte hori bukatu arte.

Halaber, hitzarmena amaitu ahal izango da baldin eta indarraldia bukatu baino lehen bere helburua osoki betetzen bada, bai eta izenpetu zenean ezarritako helburua gerora sortutako arrazoiengatik bete ezin bada ere, adostasunez hala erabakita, edota aldeetariko batek bere betebeharrak betetzen ez baditu.

12.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, hitzarmena interpretatzerakoan eta betetzerakoan azal daitezkeen arazoak, bai eta berori aplikatzean sor litezkeen interpretazio-auziak eta gorabeherak ere, hitzarmenaren 2. puntuan aipatutako jarraipen batzordeak ebatziko ditu.

13.- Hitzarmen hau administrazioaren arlokoa da. Hitzarmen honetatik eratorritako interpretazio, aldaketa, ebazpen eta ondorioen inguruan sor daitezkeen auziak alde bien artean ebatzi beharko dira, auzibidetik kanpoko lagunarteko akordio batera iristeko bide guztiak erabilita.

Besterik ezean, auzigaiak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren menpe egongo dira.

Eta arestian adierazitako guztiarekin bat datozela frogatzeko, aldeek hitzarmen hau sinatu dute, bi kopiatan, goian adierazitako tokian eta egunean.

Kulturako ministroa,

ÁNGELES GONZÁLEZ-SINDE.

Kulturako sailburua,

BLANCA URGELL LÁZARO.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URRIAREN 2OAN EMANDAKO 43/2011 EBAZPENAREN VI. ERANSKINA

EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILAREN HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN ETA EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN ARTEKO 2011-2016 EPEALDIRAKO HITZARMENA, HIZKUNTZA-POLITIKAKO GAIETAN LANKIDETZAN JARDUTEKO DENA

ATARIKOA

Kontuan hartuz 1980ko maiatzaren 21ean Madrilen sinatutako mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmen-Markoa,

Kontuan hartuz Espainiako Estatuak eta Frantziako Errepublikak 1995eko martxoaren 10ean sinatutako mugaz gaindiko Lankidetzarako Tratatua,

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren egitura organikoa finkatzen duen Dekretuan jasotakoaren arabera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari dagokio Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika zehaztea eta jarraipena egitea, euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, eta arlo horretako jardun-irizpideak garatzea eta ezartzea.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren egiteko dira, besteak beste: Euskal Autonomia Erkidego osorako plangintza orokorra osatzea eta jarduera bateratuak burutzeko planak egitea; hizkuntza-politikan eskumena duten herri-aginte guztien arteko lankidetza dinamizatzea eta sustatzea; hizkuntza normalizatzeko zereginetan, euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten erakundeekin harremanak izatea, eta euskal hiztunen komunitate osoa kontuan izanik, beste lurralde batzuetako era guztietako erakundeekin ere aritzea.

Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean balio osoz egindako Osoko Bilkuran, Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia berretsi zuen, eta, horretaz gain, 3. ebazpenean, Nafarroako eta Iparraldeko erakunde pribatuekin eta publikoekin lankidetzan euskararen sustapena bultzatzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde Euskararen Aholku Batzordeak 2009. urtean onartutako Euskara 21, Itun Berritu Baterantz izeneko dokumentuan honako hau jasotzen da: «euskararen lurralde bakoitzeko esparruari dagokio, demokratikoki eta bertako herritarren borondate eta asmoen arabera, tokian tokiko hizkuntza politika diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, betiere gutxiengoaren eskubideekiko errespetua bermatuz. Nolanahi ere, gure Erkidegoko herri-aginteek jarraitu behar dute euskararen gainerako lurraldeetako erakundeekin elkarlana eta lankidetza indartzen, hizkuntza politikaren garapenean».

Beste aldetik, 2000ko abenduaren 22an, frantses estatuak, Akitania eskualdeko Kontseiluak, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkargoak eta Euskal Herriko Hautetsien Biltzarrak, Euskal Herriko Hitzarmen Berezia izenpetu zuten eta bereziki hizkuntza atalari buruz diru engaiamenduak hartu zituzten hamar lan-lerroen obratzeko.

2001ean Hizkuntza Politikarako obragintza publikoa sortu zuten, frantses estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak; egitura honek hizkuntza politikaren oinarriak finkatu, ahalbideak eskaini eta bideratu eta sustatu beharreko proiektuak zehaztu zituen.

2004. urtean Euskararen Erakunde Publikoa eratu zen, Obragintza Publikoaren segida hartuz. Erakundearen eginkizunak dira, batetik, euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea; bestetik, behar diren finantza baliabideak bermatzea, bere egitasmoan ezarri dituen ekintzak edo obralari batzuekin hitzartu dituenak gauzatzeko.

Bere eginkizuna betetzeko, Euskararen Erakunde Publikoak Hizkuntza Politika Proiektu bat definitu du eta adostu 2006ko abenduaren 21ean.

2003ko irailaren 3an Baionako protokoloa sinatu zen; horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoak eta Obragintza Publikoko lurralde egiturek hizkuntz politika arloan lankidetza bultzatzea erabaki zuten, hainbat ekimen adostuz eta informazio trukaketa bat egituratuz, alde batak edo besteak burutu ditzaketen jardunez.

Euskararen Erakunde Publikoa sortua izan delarik, bi partaideek onartu zuten 2003an eta 2004an gauzatu protokoloa berriz antolatzea 2005 eta 2006 urteetan eta, anartean, tarte hori baliatzea helburu handiagoko lankidetza instituzional baten norabideak finkatzeko.

Horrela, 2007. urtearen otsailaren 7an, Baionan, sinatu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko Hitzarmena Hizkuntza-Politikako Gaietan Lankidetzan Jarduteko. Hitzarmenak 2007. urtetik 2010. urte bitartean izan du indarraldia.

Bi izenpetzaileek lehen kolaborazio horren balorazio positiboa egiten dute, eta bat egiten dute lankidetza horren berritzeko asmoan.

Bi aldeek aitortzen dute ekin dioten lankidetza proiektu honek bien arteko liderazgoa eta interlokuzioa, bakarra baina koordinatua eta bakoitzak bere mugaren baitako eremuan gauzatua, eskatzen duela.

Bi aldeek baieztatzen dute, halaber, Hitzarmen honetan jasotzen diren xedapenetan arautzen ez diren gaiak, nazioarteko zuzenbideko arauek, auzokide onen arteko jokabideek eta Europako Legebiltzarreko 1992ko ekainaren 9ko azkeneko ebazpenak duen izpirituak arautuko dituztela.

BILDURIK:

Batetik, Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburua, Blanca Urgell andrea, bestetik, Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria, Max Brisson jauna, nork bere duen ordezkaritza gorenaz, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean berretsitako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2006ko abenduaren 21ean adostu Hizkuntza Politika Proiektuak eskaintzen duten erreferentzia-markoa kontuan, Eusko Jaurlaritzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza-ildoak zehazteko, bi alderdiek hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, ondokoaren arabera:

1.- Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren artean euskararen gaineko hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza garatzearen aldeko borondatea berrestea eta erakunde mailako harreman iraunkorrak egonkortzea eta garatzen jarraitzea, herri-erakunde bakoitzaren erabaki-autonomia eta funtzionamendu-arauak errespetatuta.

2.- Elkarlanaren printzipioak edo irizpide nagusiak:

● Alderdi biek adierazten dute hizkuntza politikaren arloan garatuko den elkarlana, mugaz bi aldeetako ezaugarri juridikoak kontuan izanda garatuko dela, eta ezaugarri juridiko horien artean diren ezberdintasunekiko errespetuan jarduteko borondatea agertzen dute.

● Hitzarmena mugaz bi aldeko erakunde publiko ezberdinen arteko euskara sustatzeko politika garatzeko tresna izatea nahi dutela aitortzen dute sinatzaileek.

● Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian hizkuntza komuna delako euskararen praktika garatzeko eta atxikitzeko nahia baieztatzen dute alderdiek, betiere bakoitzaren berezitasunak errespetatuz.

● Alderdi biek adosten dute, dituzten eskumenen esparruan, bakoitzaren gizarteko errealitate politiko eta sozialak gero eta hobeto ezagutarazi eta elkarren arteko adiskidetasuna garatu nahi dituztela.

● Halaber, alderdi biek aitortzen dute beharrezkoa dela bien arteko harremana indartzea jadanik abian dituzten edo aurrerantzean izan ditzaketen ekimenak bermatzeko eta bien intereseko lankidetza garatzeko.

● Alderdi biek mugaz bi aldeetako partaidetza azkartzeko borondatea eta euskararen arloan hizkuntza politika hitzartu baten egituratzea berresten dute.

3.- Mugaz bi aldeetako erakunde publikoek elkarrekin gara ditzaketen jarduerak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren egitekoak eta lan-lerroak kontuan izanik, ondoko arloetan elkarlanean jarduteko borondatea adierazten dute hitzarmenaren sinatzaileek.

Bi partaideek ondoko lau erronka horiei lotutako jarduerak elkarrekin antolatzeko edo sustatzeko konpromisoa hartzen dute:

1.- Euskararen transmisioa: erronka horrek adin guzietako hiztunen kopurua emendatu nahi du, eta, ondorioz, aitzineko urteetan inkesta soziolinguistikoek agerian jarri duen bilakaera aldatu.

2.- Hizkuntzaren presentzia eta erabilera: euskararen presentzia garatu nahi du bizitza sozial publiko zein pribatuaren alor guzietan.

3.- Hizkuntzaren kalitatea: hizkuntzaren kalitatea zaindu eta areagotu nahi da, ahoz eta idatziz, erabilera publiko zein pribatuko esparru ezberdinetan.

4.- Gogoa, aldeko jarrera: zeharkakoa da. Helburua da aldeko jarrera bultzatzea, gizartearen atxikimendua azkartzea, aitzineko beste lan sail guzietan eraginkorragoak izateko gisan.

Bestalde, esandako erronkak erdiesten laguntzeari begira eta euskararen bilakaera soziolinguistikoa hobeto ezagutzen joateko, ikerketa-lerroak sustatuko eta bideratuko dira: Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoa, Euskararen presentzia eta erabilera neurtzeko adierazleen definizioa eta horien gaineko informazio trukaketa, besteak beste.

Azkenik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoak, aldian-aldian, elkarri adieraziko dizkiote hizkuntza-politikaren esparruan bi aldeek jakingarri izan ditzaketen ekimenak, hitzarmen honetan jasotako arloen gainekoak izan zein beste arlo jakin batzuetakoak izan.

4.- Elkarlana zehazteko prozedura: urteko eranskina.

Hitzarmena elkarlanerako marko eta erreferentzia nagusia izanik, urtero sinatuko da alde bien artean elkarlanerako eranskina.

Bi atal nagusi jasoko dira elkarlanerako urteroko eranskinean:

4.1.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko ekimenak.

Urtero, eranskin horretan zehaztuko dira bi erakundeek elkarlanean gauzatuko dituzten programa zehatzak, bai eta gauzatze horren xehetasunak: alde bakoitzak egingo dituen ekarpenak, baliabideak, ekimenen zabalkundea eta abar.

Hitzarmen honen 5. atalean aipatzen den Jarraipenerako Batzorde Teknikoak prestatuko du jarduera horien gaineko proposamen zehatza, ondoren maila Politikoko Batzordeak aztertu eta, hala badagokio, onartzeko.

4.2.- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren sustapen-lerroak Ipar Euskal Herriko eragileei dagokienez.

4.2.1.- Iparraldeko eragile pribatuen lana diruz laguntzea.

Euskararen erabilera areagotzeko xedez, Ipar Euskal Herriko hainbat eragile pribaturen lana finantzatzeko moduaren gaineko zehaztasunak jasoko dira urtero eranskinean.

Lankidetzarako fondo bat eratuko da, alde bien ekarpenez, eta hitzarmen honetan oinarriturik, 5. atalean aipatzen den Jarraipenerako Batzordeak koordinatuko du. Urteroko eranskinak alde baten eta bestearen diru ekarpenak eta eragiteko mekanismoak finkatuko ditu. Alde bien arteko adostasunez kudeatuko dira aipaturiko diru-laguntza deialdia eta dagokion lankidetza fondoa.

Jarraipenerako Batzordeak urtero proposatuko ditu lehentasunak, helburuak, ekintzak, aurrekontuak eta erabiltzeko arauak. Halaber, Batzordeak proposatuko du urtero zein egitasmo balia daitekeen laguntzaz, betiere hitzarmen honetan ezarritako irizpideekin eta helburuekin bat etorriz.

Lankidetzarako fondoaren kudeaketa, nagusiki, Euskararen Erakunde Publikoaren eskutik izango da: Euskararen Erakunde Publikoak urtero lehiaketa publikorako deia egingo du. Hala ere prozesu horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta presentzia arlo guztietan bermatuko da: egitasmoen balorazioa egiterakoan, epaimahaian, laguntzen diren egitasmoen zabalkundean, gaiarekin loturiko aurkezpen edota prentsaurrekoetan...

4.2.2.- Euskarazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoko Sarean hedatzea diruz laguntzea.

Euskaraz sortutako eta euskarara itzulitako euskarrien erosteko eta Iparraldeko liburutegietan eta liburuaren munduan diharduten bestelako eragileengan hedatzeko lankidetza fondoa eratuko da.

Erakunde bien artean sortutako fondoaren kudeaketaren ardura Euskararen Erakunde Publikoak hartuko du bere gain eta lehenago aipatutako onuradunei zuzendutako euskarazko argitalpen ekoizpenen erosteko laguntza dispositibo berezi baten bitartez bideratuko da. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak dispositiboaren inguruko berri zehatza izateaz gain, egokiak iruditzen zaizkion hobekuntzak proposatzeko aukera izango du.

Euskararen Erakunde Publikoak laguntza jasoko duten onuradunei zuzendutako aholkularitza zerbitzua eratuko du.

Dispositibo horrek izan ditzakeen ezaugarri edo berezitasun teknikoak zalantzan jarri gabe, laguntza emateko prozeduran, eta onuradunei eskaini aholkularitza zerbitzuan, Euskararen Erakunde Publikoak honako printzipio hauek izango ditu gogoan: gardentasuna, berdintasuna, objetibotasuna, konkurrentzia eta diskriminazio eza.

5.- Hitzarmenaren iraupena eta jarraipena egiteko moduak.

Hitzarmenak 2011. urtetik 2016. urte bitartean izango du indarraldia.

Hitzarmen hau izenpetuta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko Jarraipenerako Batzordea izendatuko da, hemen jasotakoaren segimendua egiteko.

Jarraipenerako Batzordeak bi maila izango ditu:

Batetik, maila estrategikoko Gidaritza Batzordea izango da. Bertan Eusko Jaurlaritzaren aldetik Kulturako sailburua, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria eta Hizkuntza Politikarako aholkularia izango dira; eta Euskararen Erakunde Publikoaren aldetik: lehendakaria, bi lehendakari ordeak, Baionako suprefeta eta zuzendaria.

Bestetik, maila teknikoko Batzordea eratuko da, erakunde bietako teknikariez osatuta eta Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendariaren eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariaren agindupean.

Batzordearen Idazkaritza osatuko dute Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendariak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, erakunde bakoitzaren lantalde teknikoaren laguntzarekin.

Maila politikoko Batzordeak urtean behin gutxienez egingo du bilera, hitzarmenaren jarraipena egiteko, bereziki aurreko urteko balantzea aztertzeko eta urteko egitasmo-proposamena onartzeko.

Batzorde teknikoak, ordea, hitzarmenaren jarraipen egokiak horrela eskatzen duen guztietan egingo du bilera.

6.- Beste betebehar batzuk.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez:

● Hitzarmena gauzatzerakoan azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. Tituluan laguntza eta diru-laguntzetarako ezarritako araubidea bete beharko da, baita 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak ere, eta, bereziki, beren lana burutzeko eskatzen duten informazio guztia emango zaie Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

Frantziako instituzioei dagokienez:

● Hitzarmen honen gauzatzeak kultur jarduerak daramaten Interes Publikoko Elkargoak arautzen dituen 1991ko azaroaren 28ko 91.1215 Dekretua eta kontabilitate publikoko arauak errespetatu beharko ditu.

Bestalde, hitzarmenaren aplikazioan sor daitezkeen auziak Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegi eskudunen jurisdikzioak eta Paubeko Epaitegi Administratiboak ebatziko dituzte kasuen arabera.

Hitzartutakoa hala ager dadin, eta esan bezala betetzeko, bi alderdiek hitzarmen hau izenpetzen dute frantsesez eta euskaraz, biak ere balio berekoak izanik.

Baionan, 2011ko urtarrilaren 31.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua,

BLANCA URGELL.

Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria,

MAX BRISSON.


Azterketa dokumentala