Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
5615

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2011ko urriaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, irakasle osoen eta agregatuen plazen lehiaketa egiteko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira irakasle osoen eta agregatuen plazen lehiaketa egiteko Euskal Herriko Unibertsitatearen 2011ko urriaren 13ko Ebazpenean (2011ko azaroaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 215. zk.). Izan ere, zenbait eranskin aipatu gabe geratu dira. Hori dela-eta, III., VII., VIII. eta IX. eranskinak argitara ematen ditugu segidan.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala