Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5407

EDIKTUA, 2011ko irailaren 23koa, Laneko zuzendariarena, Rehabilitaciones Teisa SL enpresari 04.0157.48.01.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripa, Laneko zuzendaria naizenak,

Jakinarazten 541/04 dut arau-haustearen akta dela-eta Sarkevi SL, Bernabé y Jorge SL eta Rehabilitaciones Teisa SL enpresei irekitako 04.0157.48.01.01.02 espedientean ebazpena eman dela, eta ebazpen horrek akta horretan jasotako zehapen-proposamena baiesten du. Horrenbdestez, Sarkevi enpresari hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bu zentimo (30.050,62) euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.10 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria burutzeagatik. Bernabé y Jorge SL eta Rehabilitaciones Teisa SL erantzule solidarioak direla ere ebatzi da.

Ahaleginak egin diren arren, enpresa interesdunari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasotako azken helbidean: Luis Bilbao Libano doktorea kalea 30 A-1.A, 48940 Leioa (Bizkaia). Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan egiten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Laneko sailburuordeari, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko ondoko helbidean: http://www.euskadi.net/mipago. Honako hauek dira ordainketa egiteko behar diren datuak:

- Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

- Erakunde igorlea: 04833001-522.

- Erreferentzia: 4804046000192.

- Identifikazioa: 140911.

- Zenbatekoa: 30.050,62 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 23a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala