Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Bilboko tranbiaren bidea eta obra zibila kontserbatzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena.
1.- Entitate kontratatzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Bilboko tranbiaren bidea eta obra zibila kontserbatzea.
b) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
c) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 4 urte, lanen hasiera-akta izenpetzen den egunetik.
d) Loteak: ez.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, hainbat balorazio-irizpideren arabera.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Lehiaketaren gehieneko zenbatekoa: ehun eta hirurogei mila (160.000) euro, BEZa barne, honako urtealdi hauetan banatuta:
1. urtea: 40.000 euro.
2. urtea: 40.000 euro.
3. urtea: 40.000 euro.
4. urtea: 40.000 euro.
5.- Bermeak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Helbidea: Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Konpostelako Donejakue kalea 12-5, 48003 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko abenduaren 2a.
7.- Kontratistaren betebeharrak: baldintza zehatzen pleguan ezarritakoak.
8.- Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko abenduaren 9ko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza zehatzen agirian ezarritakoak.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Idazkaritza Nagusia, Konpostelako Done Jakue kalea 12-5., 48003 Bilbao.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.
e) Aldaerak: bai.
9.- Bestelako argibideak: baldintza teknikoen pleguan eta baldintza zehatzen pleguan emandakoak.
10.- Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Bilbao, 2011ko urriaren 17a.
Idazkari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.