Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5397

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratu den 755/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Demandatzailea: Servicio Integral del Mueble SAL, Iñigo Herrero Iruin, Navascues anaiak eta Vidal Hernando Duque.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Ignacio Albisu Barandiaranen jaraunspen jasogabea eta jaraunsleak.

Prokuradorea.

Prozedura arrunta.

Zor-aitorpena.

Aipatu den judizioan, epai eman da, 2010-09-10ean. Hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut José Ignacio Otermin Garmendia jaunak Iñigo Herrero Iruin, Vidal Hernando Duque, José Ignacio Navascues Zabalegui, Francisco Javier Navascues Zabalegui eta Miren Gotzone Aramburu Barandiaran jaun-andreen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda. Ondorioz, honako kondena hau ezartzen diet Ignacio Albisu Barandiaran jaunaren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei: hamabi mila berrehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamalau zentimo (12.237,94) ordainduko dituzte, eta, gainera, horien legezko interesak, demanda aurkeztu den egunetik ordainketa guztia egin arte sortzen direnak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 4200 0500 1274 REF 1865 0000 04 755 10. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

«Ignacio Albisu Barandiaran jaunaren jaraunspen jasogabea eta jaraunsleak» alderdi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2011ko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala