Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5395

EDIKTUA, 100/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 100/09 falta-judizioan epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

178/10 EPAIA

Irun, bi mila eta hamarreko abenduaren hamaika.

Nik, Aurora Gabino Amanteguik, falta-judizioari buruzko auto hauek ikusi ditut, ebasketa-, lesio-, irain- eta mehatxu-falta batek eraginda bideratu direnak. Hauek parte hartu dute: Fiskaltzaren ordezkariak; salatzaileak: Christian Paredes Castro eta Jesús Diaz Valle, letraduak lagundu gabe agertu dira; eta salatuak: Omera Hamadi Barka eta Gabriela Darie, hauek ere letraduak lagundu gabe agertu dira.

EPAITZA

1.- Prozedura honetan salatua izan zen ebasketa-faltatik absolbitu da Gabriela Darie.

2.- Prozedura honetan salatua izan zen irain- eta mehatxu-faltetatik absolbitu da Omera Hamadi Barka.

3.- Hilabetez eguneko sei euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut Omera Hamadi Barka, lesio-falta baten egile baita; guztira, ehun eta laurogei euro (180).

Omera Hamadi Barkak isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du eta, ordaindu gabeko bi isun-kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio.

4.- Omera Hamadi Barka prozesuan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Gabriela Darieri epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, idazki hau ematen dut, Irunen, bi mila eta hamaikako abuztuaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala