Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5394

EDIKTUA, 8/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 8/09 falta-judizioan, epaia eman da. Hau dio hitzez hitz:

78/10 EPAIA

Julián García Marcos jaunak, Irungo Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile titularrak, Espainiako Konstituzioak esleitzen dion ahalmenaz baliatuz eta Erregeren izenean, honako epai hau eman du:

EPAIA

Irunen, 2010eko azaroaren 10ean, 8/09 falta-judizio hau ikusi eta entzun da, ustezko desobedientzia- eta kalte-falta bat dela eta. Fiskaltzak parte hartu du. Hona hemen alderdiak: Antonio José Alonso Plaza, salatzailea; eta Christian Garbay, salatua.

Eta horren guztiaren ondoriozkoa da honako epaitza hau:

EPAITZA

Agintaritzaren agente baten aurka desobedientzia falta arin bat egiteagatik, isun hau ordaintzeko zigorra ezartzen diot Christian Garbay-ri: berrogeita bost egunetan, 7 euroko kuota ordaindu beharko du, egunero; ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta, ondorioz, isun-kuota bi ordaindu gabe uzten duen bakoitzean egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Horretaz gain, diru-zenbateko hauek ordaintzera ere kondenatzen dut Christian Garbay: kaltedunari, estacionamientos y Servicios, SA enpresari, 283,20 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, eta sortutako kostuak ordaindu behako ditu.

Absolbitu egiten dut Christian Garbay jauna egozten zaion kalte-faltatik.

Epai honen aurka, epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren izenean, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, idazki arrazoituaren bidez, bost eguneko epean, jakinarazpen-egunaren biharamunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epai hau, ondoren, epaia eman zuen epaile magistratu berberak irakurri eta argitaratu zuen, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik. Fede ematen dut.

Eta Christian Jean Gerard Garbay-ri jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako irailaren bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala