Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
5393

EDIKTUA, 35/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Aldaz Garaioak, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

35/11 falta-judizioan, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

261/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako ekainaren hamazazpia.

Nik, Maider Imaz Mendizabalek, Donostiako eta bere barrutiko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ahozko judizio publikoan ikusi eta entzun dut 35/11 falta azkarren judizioaren autoen auzia, agintaritzari desobeditzeagatiko falta bat dela-eta bideratua, Kurpiel Mariusz jaunaren kontrakoa. Ebazpen hau hartu da, honako hauek kontuan hartuta:

EPAITZA

Mariusz Kurpiel agintaritzaren agenteekiko desobedientzia-falta baten egile den heinean eta 30 egunez eguneko bi euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut. Kuota hori ordaintzen ez bada, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango da.

Epaia jasota geratu eta Kurpiel Mariusz-i epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abuztuaren hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala