Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
5392

EDIKTUA, 511/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegian, 515/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da hitzezko judizioari buruz, Seguros Lagun Aro SAk eskatuta, Manuel Quelle Lopez, Concepción Morales Fardon eta Seguros Mapfre SAren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

207/11 EPAIA

Bilbon, bi mila eta hamaikako irailaren hogeita batean.

M.ª Teresa Peña Rodriguez andreak, Bilboko eta haren barrutiko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu denak, ikusiak ditu bideratu diren hitzezko judizioari buruzko auto hauek. Autoak Manuel Quelle López, Concepción Morales Fardon eta Seguros Mapfre-ren aurka bideratu dira, Irene Jiménez Echevarría prokuradore andreak Lagun Aro SAren izenean eta ordezkaritzan jarritako demandari jarraituta. Paula Basterreche Arcocha prokuradore andreak ordezkatu du Seguros Mapfre.

EPAITZA

Neurri batean baietsi dut Irene Jiménez Echevarria epaitegietako prokuradoreak Seguros Lagun Aro SAren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Concepción Morales Fardón, Manuel Cuelle López (auzi-iheslari) eta Mapfre aseguru-etxea (Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatua) kondenatzen ditut mila bostehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (1.577,77).

Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere -legezko interesa bi puntu gehituta-, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu; komunak, erdibana.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazten den egunetik bost eguneko epean; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 00 0511 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Eta Manuel Quelle Lopez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako irailaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala