Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
5388

EBAZPENA, 2011ko urriaren 7koa, Lurralde Plangintza eta Uren sailburuordearena; honen bidez ebazten da eta ematen da argitara apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzen emakida. 75/1998 Dekretuak industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko edo/eta burutzeko laguntzak arautzen ditu, eta 2011rako deialdia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduaren bidez egin zen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduaren bidez, adierazi zen zein epe eta tokitan aurkeztu behar ziren 75/1998 Dekretuan ezarritako laguntzen eskaerak; apirilaren 21eko dekretu horrek, industriako aurriak eraisteko proiektuak idatzi eta gauzatzeko laguntzak arautzen ditu (2011ko martxoaren 25eko EHAA, 59. zk.).

Deialdi horretan, pertsona eta erakunde hauek aurkeztu dute eskaera, laguntza jasotzeko: Ezilomas SL, Zeleta SL, Bilbao Ría 2000 SA, Befesa Desulfuración SA, Sepes, Lurzoruaren Enpresa Erakunde Publikoa, Otxandioko Udala, Eulogio Omaetxebarria Solaegi jauna eta M.ª Dolores Solaegui Iriondo andrea, Momentive Specialty Chemicals Ibérica SA, M.ª Isabel Gorriti Bergareche andrea eta beste hiru pertsona, Juana Arrieta Echave andrea eta beste sei pertsona, Urretxu 2020 SLU, Arrasateko Udala, eta San Bartolome Muinoa SA.

Aurkeztutako eskaera horiek, guztira, gainditu egiten dute aipatutako 2011ko martxoaren 9ko Aginduan esleitutako aurrekontu-zuzkidura. Beraz, Lurralde Plangintza eta Uren sailburuordearen 2011ko ekainaren 30eko Ebazpen bidez, aipatutako aginduan jasotako zuzkidura handitzea erabaki da. Zuzkidura hori industriako aurriak eraisteko proiektuak idatzi eta gauzatzeko laguntzetarako da. Zenbatekoa 1.968.622,60 eurora igoko da, eta honela banatuko da: 168.622,60 euro 2011ko ekitaldirako eta 1.800.000 euro 2012ko ekitaldirako. Ebazpen hori 2011ko uztailaren 26an argitaratu zen EHAAn.

San Bartolome Muinoa SA erakundeak egindako eskaera ez da zuzendu legez ezarritako epean; beraz, sozietate horrek bere eskaera bertan behera utzi duela ulertu da.

Bestalde, 2011ko irailaren 12an M.ª Isabel Gorriti Bergareche andreak bertan behera utzi zuen Gorriti eraikinaren, Elgoibarko Deba kaleko 6.ean dagoenaren, eraispenerako diru laguntzen eskaera.

Lutxana-Barakaldon dituen instalazioak eraisteko Befesa Desulfuración SA fabrikak aurkeztutako eskaeraren kasuan, Kalifikazio Epaimahaiaren azterketa-proposamenean adierazten den bezala, laguntzatik salbuetsita geratzen da 5. gunea - Kamioiak Zamatzeko Tokia izenekoaren eraispena, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 2011ko maiatzaren 31n egindako txostenari jarraiki. Instalazio horren kultura-balioa nabarmentzen da txostenean, eta gordetzea gomendatzen da.

Aurkeztutako gainerako eskabide guztiek betetzen dituzte laguntzak jasotzeko araudian ezarritako baldintza formalak eta materialak.

Aipatutako 75/1998 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Honekin batera doan eranskinean adierazitako industria-aurriak eraisteko egitasmoak idatzi edo/eta gauzatzeko laguntzak ematea.

2011ko ekitaldirako gordetako zenbatekoak eraispen-proiektuak idazteko gastuetarako izango dira, eta 2012ko ekitaldirako gordetakoak berriz, diruz lagunduko diren gainerako ekintzetarako; salbuespena da Arrasateko Udalari esleitutako laguntza, osorik 2011rako bideratuko baita.

Bigarrena.- Ebazpen hau eman eta hilabeteko epean izenpetuko dira lankidetza-hitzarmenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta pertsona nahiz erakunde onuradunen artean; eta hitzarmen horietan zerrendatuko dira emandako laguntza horien inguruan aldeek izango dituzten konpromisoak, eskubideak eta betebeharrak.

Hirugarrena.- Eraispen-egitasmoak idaztea eta lanak gauzatzea bi eta lau hilabeteko epeetan egingo da, hurrenez hurren, arestian aipatutako lankidetza-hitzarmena izenpetzen denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.- Ebazpen honetan aditzera emandako arrazoiengatik, San Bartolomé Muinoa SAk eta M.ª Isabel Gorriti Bergareche andreak egindako laguntza-eskaerak artxibatzea.

Bosgarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila eta pertsona zein erakunde eskatzaile bakoitzari jakinarazi diezaiotela agintzea.

Seigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 7a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

IGNACIO ACHUCARRO ARRUABARRENA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala