Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5384

AGINDUA, 2011ko urriaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta berriak izendatzeko dena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan (aipatutako legea garatu zuen dekretu horrek), eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu-Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Ikasle Sindikatuaren proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Arkaitz Iza Pérez jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.- Ivan Pérez Hernández jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala