Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2011ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
Kultura Saila
5382

223/2011 DEKRETUA, urriaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren 9211 programan («Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak») diru-sarrerak lortu direla-eta, 4513 programan («Kulturaren Sustapena») 566.252 euroko kredituak gaitzen dituena.

Konpromiso sendoa hartu da gaztelera ez den hizkuntza koofizial batean egindako industria zinematografiko eta audiobisualaren ekoizpen, banaketa eta promozioa sustatzeko Kultura Ministerioak eta Kultura Sailak elkarrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin lotutako diru-sarrerak emateko.

Sinatutako hitzarmena betetzearen ondorio diren jarduerak gauzatzeko, Kultura Sailak eskatzen du 566.252 euroko kredituak gaitzeko.

Horiek horrela, gaitu egingo dira kreditu horiek, 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluak betez (1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko eta Kulturako sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko urriaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Funtsen helburua honako hau izango da: gaztelera ez den hizkuntza koofizial batean egindako industria zinematografiko eta audiobisualaren ekoizpen, banaketa eta promozioa sustatzeko laguntzak finantzatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko urriaren 26an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala