Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2011ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
3952

IRAGARKIA, Barakaldo, Bilbao (Buenos Aires kalea) eta Tolosako eraikin judizialetako instalazioen kontrol zentralizatua eguneratzeko ekipoen horniketa kontratatzeko dena (Espedientea: S-030-DJAP-2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: S-030-DJAP-2011.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2011ko abenduaren 31.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide erabiliko dira.

- Prezioa: 80 puntu.

- Berme gehigarriaren epea (hilabetetan): gehienez 20puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: laurehun mila (400.000) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 00.

e) Telefaxa: 945 01 90 29.

f) e-maila: i-sola@ej-gv.es.

b) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko irailaren 26a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko irailaren 27a. 12:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal, «A» eta «B», aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamenak irekitzen direnetik bi hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez balora daitezkeen alderdien «B» gutun-azalak irekitzea:

- Entitatea: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Data: 2011ko urriaren 4a.

- Ordua: 12:00.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da bidali.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.


Azterketa dokumentala