Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2011ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
3950

LEHIAKETA, Herrizaingo Sailarentzako flota-kudeaketarako sistema bat ezartzeko lizitazioa egiteko dena (Espedientea: E-192/2011).

1.- Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es.

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.ejgv.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko irailaren 5a, 14:00etan.

d) Espedientearen zenbakia: E-192/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Herrizaingo Sailarentzako flota-kudeaketarako sistema bat ezartzea.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dauden: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Herrizaingo Sailaren Erandioko egoitza.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2012ko abenduaren 31.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79411000-8.

3.- Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez da halakorik.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:

- Proposamen ekonomikoa: 60 puntu.

- Memoria tekniko eta metodologikoa: 40 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 1.300.000 euro. BEZa: % 18. Guztira: 1.534.000 euro.

5.- Bermeak.

Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da halakorik.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren agiriak.

c) Bestelako betebehar bereziak: ikus kontratuaren agiriak.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko irailaren 6a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus lehiaketako agiriak.

c) Aurkezteko lekua.

1) Bulegoa: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza. - Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.

8.- Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea, 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2011ko irailaren 16a, 12:00etan.

9.- Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

10.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011ko uztailaren 20a.

11.- Bestelako argibideak.

C) Gutun-azalak («Aplikatzeko iritzia eman behar den irizpideak»), lehenago aipatutako helbidean irekiko dira, jendaurrean, 2011ko irailaren 9an, eguerdiko 12:00etan.

Erandio, 2011ko uztailaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana