Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2011ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
3949

EDIKTUA, obra-errentamenduari buruz bideratutako 301/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 301/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Instalaciones Electricas Erandio SA.

Abokatua: Koldo Javier Diaz Gonzalez.

Prokuradorea: Odriozola.

Demandatua: Macazaga Proyectos y Obras SL.

Gaia: obra-errentamendua.

Judizio horren gainean 77/10 epaia eman zen 2010eko ekainaren 18an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Matilde Odriozola Alcántara epategietako prokuradoreak «Instalaciones Eléctricas Erandio SA»ren izenean eta ordez, eta Javier Díaz González letratuaren zuzendaritzapean, aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den «Macazaga Proyectos y Obras SL» sozietatearen aurkakoa. Hortaz, demandatzailea kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: hemeretzi mila ehun eta hogeita hamazazpi euro eta zentimo bat (19.137,01), demanda aurkeztu zen egunetik zenbateko horrek sortutako legezko interesak, eta prozesuko kostuak.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez, bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 457. artikuluarekin bat etorriz. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia arduratuko da aipatu errekurtsoaz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231 0000 04 0301 2009. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Macazaga Proyectos y Obras SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2011ko maiatzaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala