Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3377

141/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an hartutako akordioa onartzen duena. Akordio hori Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruzkoa da.

Dekretu honen xedea bikoitza da: alde batetik, ekainaren 24ko 896/2011 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an hartu zuen akordioa onartzea eta argitaratzeko agintzea; beste aldetik, dekretuaren beste xedea eskualdatutako zerbitzuak atxikitzea da. Akordio horren bidez gehitu egiten dira jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak. Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluaren arabera eta errege-dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.

Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea den Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzea, ekainaren 24ko 896/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Akordio horren bidez gehitu egiten dira Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen gaineko irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkionak. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea agintzen da, dekretu honen eranskin gisa.

2. artikulua.- Eskualdatutako zerbitzuak gai horretan eskumena duten sailei atxikita geldituko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua eta Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea,

RODOLFO ARES TABOADA.

EKAINAREN 28KO 141/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA

EKAINAREN 24KO 896/2011 ERREGE-DEKRETUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI JABETZA INTELEKTUALARI BURUZKO LEGERIA BETEARAZTEAREN GAINEKO IRAILAREN 28KO 3069/1980 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ ESKUALDATU ZITZAIZKION ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ZERBITZUAK GEHITZEARI BURUZKOA.

Konstituzioaren 149.1.9 artikuluak dioenez, Estatuak du jabetza intelektualaren gaineko legeriaren eskumen esklusiboa.

Era berean, Konstituzioaren 149.2 artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoek bereganatu ahal dituzten eskumenei kalterik egin gabe, estatuarentzat eginbeharra eta oinarrizko aginpidea izango da kultur zerbitzua, eta autonomia-erkidegoen artean kultur harremanak erraztuko ditu, horiekin ados jarrita.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen. Autonomia-estatutuaren 12.4 artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio Estatuak jabetza intelektualaren gainean duen legeria betearaztea.

Arlo horretan indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatu nahirik, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginaren 144. artikuluak dio Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorra bakarra izango dela estatu osoan. Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategin hori. Lurralde-erregistroek eta Erregistro Nagusiak osatuko dute Erregistro Orokorra. Autonomia-erkidegoek sortu eta kudeatuko dituzte lurralde-erregistro horiek, hala baitago xedatuta Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamenduaren 2. artikuluan (martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zena). Martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, autonomia-erkidegoetara eta Ceuta eta Melillara zerbitzuak eskualdatzeari buruzko errege-dekretuetan ezartzen den egunean jarriko dira abian lurralde-erregistroak, eta eskumena izango dute ordutik aurrera aurkezten diren eskabideak jasotzeko.

Irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion kultura arloko fundazioak eta elkarteak, liburuak eta liburutegiak, zinematografia, musika eta antzerkia, gazteria, sustapen soziokulturala, ondare historiko-artistikoaren sustapena eta kirolaren arloko Estatuaren zerbitzuak.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez gauzatu behar den Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Transferentzien Bitariko Batzordeak, 2011ko ekainaren 22ko bileran lortutako akordio baten bidez, jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzea erabaki zuen. Akordio hori gauzatzeko Gobernuak errege-dekretu bidezko onarpena eman behar du.

Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean adierazten den Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran hartutako akordioa onartzen da. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzen dira. Errege-dekretu honen eranskin gisa dator akordioaren testua.

2. artikulua.- Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan aditzera ematen diren zerbitzuak, bertan zehazten diren moduan eta baldintzetan.

3. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan adierazitako egunetik aurrera izango du eragina zerbitzuen gehitzeak.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

ERANSKINA, EKAINAREN 24KO 896/2011 DEKRETUARENA

TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOA

Antonio Lopez Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE

Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko bilkuran akordioa lortu zuela Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruz. Gehitze hori honela egin beharko da:

A) Zerbitzuak gehitzeko zein konstituzio-arau, Autonomia-Estatutuko arau eta legezko arau hartu den oinarri.

Konstituzioaren 149.1.9 artikuluak dioenez, Estatuak du jabetza intelektualaren gaineko legeriaren eskumen esklusiboa.

Era berean, Konstituzioaren 149.2 artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoek bereganatu ahal dituzten eskumenei kalterik egin gabe, estatuarentzat eginbeharra eta oinarrizko aginpidea izango da kultur zerbitzua, eta autonomia-erkidegoen artean kultur harremanak erraztuko ditu, horiekin ados jarrita.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartu zuen. Autonomia-estatutuaren 12.4 artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio Estatuak jabetza intelektualaren gainean duen legeria betearaztea.

Arlo horretan indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatu nahirik, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginaren 144. artikuluak dio Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorra bakarra izango dela estatu osoan. Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bategin hori. Lurralde-erregistroek eta Erregistro Nagusiak osatuko dute Erregistro Orokorra. Autonomia-erkidegoek sortu eta kudeatuko dituzte lurralde-erregistro horiek, hala baitago xedatuta Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamenduaren 2. artikuluan (martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zena). Martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera, autonomia-erkidegoetara eta Ceuta eta Melillara zerbitzuak eskualdatzeari buruzko errege-dekretuetan ezartzen den egunean jarriko dira abian lurralde-erregistroak, eta eskumena izango dute ordutik aurrera aurkezten diren eskabideak jasotzeko.

Irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion fundazio eta elkarte kulturalen, liburu eta biblioteken, zinematografia, musika eta antzerkiaren, gazteria eta sustapen soziokulturalaren, ondare historiko-artistiko eta kirolen arloko Estatuaren zerbitzuak.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez gauzatu behar den Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea.

Konstituzioan eta Estatutuan ezarritakoak oinarri hartuta, formalizatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoari jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan irailaren 28ko 3069/1980 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzuak gehitzeari buruzko akordioa.

B) Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen dituen estatuko administrazioaren zerbitzuak.

1.- Gehitu egiten dira jabetza intelektualari buruzko legeria betearaztearen arloan dituen eginkizunak bete ditzan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako bitartekoak.

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa ezarri eta kudeatzea.

b) Lurralde-erregistroaren egitura eta funtzionamendua zehaztea.

c) Lurralde-erregistroaren jardunbidea zehaztea eta inskribatze-prozedurari eta erregistroen arteko koordinazio- eta informazio-neurriei buruzko arau komunen arloan Jabetza Intelektualaren Erregistroari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin bat etorriz.

2.- Jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzen dituzten erakundeez bezainbatean, Euskal Autonomia Erkidegoak honako eginkizun hauek hartzen ditu bere gain, Estatuaren legeriak zehaztutakoaren arabera:

a) Baimena ematea edo kentzea bakarrik edo nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan jardun nahi duten honako erakundeei edo erakunde-elkarteei, zeinak beren edo besteren izenean, zenbait egileren edo jabetza intelektualaren eskubideen beste titular batzuen kontura eta intereseko ustiapen-eskubideen edo ondare izaerako beste eskubide batzuen kudeaketan jarduten baitute. Baimena emateko aintzat hartuko dira Estatuko arauek ezarritako baldintzak betetzea, eskubideak modu eraginkorrean Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzeko direla ziurtatzeko baldintzak eta interes orokorrekoa den jabetza intelektualaren babesa.

b) Kudeaketa-erakunde horien estatutuak eta horien aldaketak onartzea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten duten kudeaketa-erakunde guztiek estatu-arauetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela zaintzea, bertako jarduerei dagokienez, eta bereziki: bere gain hartutako jabetza intelektualaren eskubideak kudeatzeko betebeharra, kudeaketa-kontratuen ezaugarriak, eskubideen banaketa eta kudeaketa-erakundeen funtzioa soziala.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten kudeaketa-erakunde guztien kontrola eta, hala badagokio, jabetza intelektualaren eskubideen ordezkaritza edo kudeaketa egiten duten erakundeena, bertako jarduerei dagokienez. Horren barruan daude kontularitzako dokumentazioa, urteko aitorpen-likidazioak eta egindako ordainketak fiskalizatzea.

e) Bitartekaritza eta arbitrajea, Estatuko Administrazio Orokorren ahalmenei kalterik egin gabe.

C) Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia-Erkidegoak batera eta era partekatuan beteko dituzten eginkizunak, eta lankidetzarako formula instituzionalak.

Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarren artean koordinatuta beteko dituzte honako eginkizun hauek:

a) Erregistro nagusiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-erregistroaren arteko lankidetza, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorrari buruzko araudi espezifikoarekin bat etorriz.

b) Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak akordio honetan aipatzen diren arloetan egoki iritzitako lankidetza-hitzarmenak burutu ahal izango dituzte.

c) Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kultura Ministerioak informazioa etengabe trukatuko dute eta euren jardunetan lagunduko dute, komunikazio kultural estua izan dezaten, Konstituzioaren 149.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D) Eskualdaketaren eragina izango duten aurrekontu-kredituak.

Zerbitzuek estatu mailan guztira duten kostua, 2011ko ekitaldian, 1. zerrendan agertzen da.

E) Dokumentazioa eta espedienteak aurkeztea.

Eskualdatu diren zerbitzuen agiriak eta espedienteak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, akordio hau onartzen duen errege-dekretua argitaratzen den egunetik hasita, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera.

F) Eskualdaketak indarra hartzeko eguna.

Akordio honen bidez onartu den zereginen eta zerbitzuen eskualdaketa 2011ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen da.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 22an.

Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak,

ANTONIO LÓPEZ SOTO.

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.

1. ZERRENDA

Zerbitzuek estatu mailan guztira duten kostua (2011ko ekitaldiko aurrekontu-zuzkidurak))

  Kapitulua eurotan

24.01.331M 1 1.155.504,22

24.02.331M 1 44.928,60

24.01.331M 2 133.882,98

24.02.331M 2 28,21

24.01.331M 6 76.258,71

24.02.331M 6 28,21

Guztira   1.410.630,93


Azterketa dokumentala