Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3372

136/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, gehitu egiten dira abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan eta uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan egindako eskualdaketak, zeregin eta zerbitzu berriak eskualdatuz, eta bestalde urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

Dekretu honen xedea bikoitza da: alde batetik, ekainaren 22ko 898/2011 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzea eta argitaratzeko agintzea; eta, beste aldetik, eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak dagokionari atxikitzea.. Akordio horren arabera, gehitu egiten dira abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan eta uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan egindako eskualdaketak, zeregin eta zerbitzu berriak eskualdatuz, eta, bestalde, urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari. Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluaren arabera eta Errege Dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.

Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Presidenteordea den Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzea, ekainaren 24ko 898/2011 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera. Akordio horrek gehitu egiten ditu abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan eta uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan egindako eskualdaketak, zeregin eta zerbitzu berriak eskualdatuz, eta, bestalde, urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea agintzen da, dekretu honen eranskin gisa.

2. artikulua.- Eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak gai horretan eskumen duten sailei atxikita geldituko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ áLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua eta Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea,

RODOLFO ARES TABOADA.

EKAINAREN 28ko 136/2011 dekretuaren ERANSKINA

898/2011 ERREGE DEKRETUA, EKAINAREN 24KOA. ERREGE DEKRETU HONEN BIDEZ, GEHITU EGITEN DIRA ABENDUAREN 29KO 3391/1981 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ NAUTIKAKO ETA ARRANTZAKO IRAKASKUNTZEN ARLOETAN ETA UZTAILAREN 8KO 1544/1994 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ URETAKO ETA URPEKO KIROLEN IRAKASKUNTZEN ARLOETAN EGINDAKO ESKUALDAKETAK, ZEREGIN ETA ZERBITZU BERRIAK ESKUALDATUZ, ETA, BESTALDE, URPEKARITZA PROFESIONALARI BURUZKO ZEREGINAK ETA ZERBITZUAK ESKUALDATZEN ZAIZKIO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI.

Konstituzioaren 149.1.19 artikuluaren arabera, Estatuak itsas arrantzaren gaineko eskumen esklusiboak du, autonomia-erkidegoek sektore hori antolatzeko dituzten eskumenei kalterik egin gabe. Era berean, 149.1.30. artikuluak ezartzen duenez, Estatuari dagokio titulu akademikoak eta profesionalak lortzeko, emateko eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ere bai, botere publikoek gai honetan dituzten betebeharrak betetzen dituztela bermatzearren.

Orobat, Konstituzioak, 149.1.20 artikuluan, Estatuarentzat gordetzen du merkataritzako marinaren gaineko eskumen esklusiboa.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 11.1. c) artikuluaren aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio arrantza-sektorea antolatzeko arloan Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eta bere lurraldean betearazteko eskumena. Halaber, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluari jarraiki, Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera, irakaskuntza bere luze-zabalean Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera gara dezaten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe.

Abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetako eskualdaketa egin zen. Uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez, uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetakoa. Horrela, oraingo akordioak aipatutako eskualdaketak gehitzen ditu.

En la actualidad, se procede a efectuar una ampliación del referido real decreto, completando el traspaso de funciones y servicios ya efectuados en materia de enseñanzas náutico-pesqueras y en materia de enseñanzas náutico-deportivas y subacuático-deportivas

Bestalde, akordioak urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modu eta prozedura.

Horiek horrela, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran akordioa lortu zuen nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan (abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez egindakoa) eta uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan (uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez) egindako eskualdaketak gehitzeko, eta, bestalde, urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko. Akordio hori gauzatzeko Gobernuak errege dekretu bidezko onarpena eman behar du.

Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. Artikulua.- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordearen osoko bilkurak 2011ko ekainaren 22an onartutako Akordioa onartzen da. Akordio horren arabera, gehitu egiten dira nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan (abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez egindakoa) eta uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan (uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez egindakoa) Euskal Autonomia Erkidegoari egindako eskualdaketak, eta, bestalde, urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatuko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari. Errege dekretu honen eranskinean jasota dago akordioaren testua.

2. Artikulua.- Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratzen dira Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan gehitzen diren zeregin eta zerbitzuak, bertan zehazten diren moduan eta baldintzetan.

3. Artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioan zehaztutako egunetik aurrera izango du eragina transferentziak.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari»an, eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

EKAINAREN 24KO 898/2011 ERREGE DEKRETUAREN ERANSKINA

ACUERDO DE LA COMISIÓN MIXTA DE TRANSFERENCIAS DE 22 DE JUNIO DE 2011

Antonio López Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran akordioa lortu zuela nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan (abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez) eta uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan (uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez) egindako eskualdaketak gehitzeko, eta, bestalde, urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzeko Euskal Autonomia Erkidegoari, ondoren zehazten den moduan:

A) Eskualdaketa egiteko oinarri diren konstituzio-arauak eta autonomia estatutuko arauak.

Konstituzioaren 149.1.19 artikuluaren arabera, Estatuak itsas arrantzaren gaineko eskumen esklusiboak du, autonomia-erkidegoek sektore hori antolatzeko dituzten eskumenei kalterik egin gabe. Era berean, 149.1.30. artikuluak ezartzen duenez, Estatuari dagokio titulu akademikoak eta profesionalak lortzeko, emateko eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ere bai, botere publikoek gai honetan dituzten betebeharrak betetzen dituztela bermatzearren.

Orobat, Konstituzioak, 149.1.20 artikuluan, Estatuarentzat gordetzen du merkataritzako marinaren gaineko eskumen esklusiboa.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 11.1. c) artikuluaren aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio arrantza-sektorea antolatzeko arloan Estatuaren oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eta bere lurraldean betearazteko eskumena. Halaber, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluari jarraiki, Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera, irakaskuntza bere luze-zabalean Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera gara dezaten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe.

Abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetako eskualdaketa egin zen. Uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez, uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetakoa. Horrela, oraingo akordioak aipatutako eskualdaketak gehitzen ditu.

En la actualidad, se procede a efectuar una ampliación de los referidos reales decretos, completando el traspaso de funciones y servicios ya efectuados en materia de enseñanzas náutico-pesqueras y en materia de enseñanzas náutico-deportivas y subacuático-deportivas.

Bestalde, akordioak urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari.

Euskal Autonomia Erkidegorako Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dute Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modu eta prozedura.

Konstituzioak eta Estatutuak jasotako arau horietan oinarritua, egokia da Euskal Autonomia Erkidegoari nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloetan (abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretuaren bidez ) eta uretako eta urpeko kirolen irakaskuntzen arloetan (uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretuaren bidez) egindako eskualdaketak gehitzea, eta, bestalde, urpekaritza profesionalari buruzko zereginak eta zerbitzuak eskualdatzea.

B) Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen dituen Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta gehitzen diren zerbitzuak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratzen dira Estatuko Administrazioak haren lurralde-eremuan betetzen dituen zereginak, ondoren zehazten denaren arabera:

1.- Itsasketa eta arrantza irakaskuntzaren arloan:

Itsasketa eta arrantza arloko titulu eta txartel profesionalak ematea, berritzea eta iraungitzea, eta dagokionean baita horiek baliozkotzea ere bai.

Eginkizun horiek guztiak beteko dira Estatuak itsasketa eta arrantza irakaskuntzaren arloan zehazten duen oinarrizko araudiaren arabera.

2.- Urpeko jardueren arloan:

Urpeko jarduerak baimentzea eta kontrolatzea, itsasoan gizakien bizitzaren segurtasuna bermatzeko arloan Estatuak dituen eskumenei kalterik egin gabe.

3.- Urpekaritza profesionalaren arloan:

Urpekaritza profesionalaren irakaskuntzarako ikastetxeak baimentzea eta irekitzea, urpekaritza profesionalaren tituluak lortzeko azterketak egitea eta kontrolatzea, eta, orobat,urpekaritza mota honetan jarduteko behar diren tituluak eta nortasun profesionaleko txartelak ematea.

Eginkizun horiek guztiak beteko dira, hala dagokionean, dagozkion eskumenen barruan Estatuak bere araudian adierazitako irizpideei jarraituz.

C) Estatuko administrazioaren esparruan gelditzen diren eginkizun eta zerbitzuak.

Estatuko Administrazioko organoen esku jarraituko dute eginkizun hauek:

1.- Ikasketa-titulu eta lanbide-titulua lortzeko, emateko eta homologatzeko behar diren baldintzak arautzea.

2.- Itsas arrantzako sektorea antolatzeko oinarriak ezartzea.

3.- Itsasketa eta arrantzaren arloko nortasun profesionalaren txartelen Erregistro Orokorra.

4.- Itsas arrantzaren arloko prestakuntzari dagozkion harreman instituzionalak, bai estatu mailakoak bai nazioartekoak.

D) Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia-Erkidegoak batera eta era partekatuan beteko dituzten eginkizunak, eta lankidetzako moduak.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak, kasuan kasu adierazten diren tresnen bitartez, ondoko eginkizunak beteko dituzte:

1.- Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak beren eskumenak ahalik eta ondoen baliatzeko beharrezko den informazioa emango diote elkarri, eta bereziki, lurralde-esparru bakoitzean dauden erregistroei buruzkoa eta estatistikak egiteko behar dutena.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartuko du Estatuak itsasketa- eta arrantza prestakuntzari buruz sinatuko dituen nazioarteko itun edo hitzarmenak egiten.

E) Akordioak aurrekontu-kredituetan duen eragina.

Zerrendan adierazita dago eskualdaketa-akordio honi dagozkion zereginen eta zerbitzuek estatu mailan guztira duen kostua (2011ko ekitaldian).

F) Dokumentazioa eta espedienteak.

Eskualdatu diren eginkizunen eta zerbitzuen agiriak eta espedienteak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, akordio hau onartzen duen Errege Dekretua argitaratzen denetik, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera.

G) Eskualdatzearen eraginkortasun-data.

Akordio honen bidez onartu den zeregin- eta zerbitzu-eskualdaketa 2011ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen da Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 22an.

Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak,

ANTONIO LÓPEZ SOTO

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.

ZERRENDA 1

Zerbitzuek estatu mailan guztira duen kostua (2011ko ekitaldian).

Kapitulua Euroak

23.16.415B 1 171.210,85

Guztira 171.210,85


Azterketa dokumentala