Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2011ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3371

135/2011 DEKRETUA, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitu egiten zaizkio (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea).

Dekretu honek bi helburu ditu: batetik, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko bilkuran hartutako Akordioa onartzea, ekainaren 24ko 893/2011 Errege Dekretuaren bidez onartua, eta berau argitara dadila xedatzea; eta bestetik, dekretu honen bidez, akordio horretan eskualdatutako zerbitzuak eta eginkizunak atxikitzea. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez hezkuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitu egiten zaizkio (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea). Hori guztia, gainera, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Transferentzien Bitariko Batzordeak onartutako Akordioaren 2. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta errege-dekretu horretan agintzen diren formalizazio-izapideak betetze aldera.

Horregatik guztiagatik, Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea den Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekainaren 28an egindako bileran kontu hori aztertu eta onartu zuela ikusita, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartzea, ekainaren 24ko 893/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitu egiten zaizkio (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea).

Era berean, agintzen da aipatutako Errege Dekretua, dekretu honen eranskin gisa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila osorik.

2. artikulua.- Eskualdatutako zeregin eta zerbitzuak gai horretan eskumena duten sailei atxikita geldituko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ áLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua eta Transferentzien Bitariko Batzordeko presidenteordea,

RODOLFO ARES TABOADA.

EKAINAREN 28KO 135/2011 DEKRETUAREN ERANSKINA

893/2011 ERREGE DEKRETUA, EKAINAREN 24KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI IRAILAREN 26KO 2808/1980 ERREGE DEKRETUAREN BIDEZ HEZKUNTZA-ARLOAN ESKUALDATU ZITZAIZKION EGINKIZUN ETA ZERBITZUAK GEHITZEARI BURUZKOA (UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASKUNTZAKO ATZERRIKO TITULU ETA IKASKETAK HOMOLOGATU ETA BALIOZKOTZEA).

Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak dio estatuaren eskumen esklusiboa dela «titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ematea, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko».

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatzen du irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela, Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari kalterik egiteke.

Irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez, irakaskuntza-arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion. Aipatutako dekretuaren bitartez eskualdatutako eginkizun eta zerbitzu horiek abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretuaren bidez gehitu ziren, titulu akademikoak emateko arloan. Hori dela-eta, egokia da aipatutako gehikuntza osatzea, hau da, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eginkizunak eskualdatzeari buruzkoa.

Azkenik, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak zehatz ezartzen dute zein eratan eta zer prozeduraren bidez gauzatu behar den Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Transferentzien Bitariko Batzordeak, 2011ko ekainaren 22ko bilkuran hartutako Akordioaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitu egiten dira (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea). Akordio hori gauzatzeko Gobernuak errege-dekretu bidezko onarpena eman behar du.

Hori dela-eta, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2011ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko osoko bilkuran onartutako akordioa onartzen da. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizunak eta zerbitzuak gehitzen dira (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea). Errege-dekretu honen eranskin gisa dator akordioaren testua.

2. artikulua.- Ondorioz, Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioan aditzera ematen diren eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari gehitzen zaizkio, akordioan bertan zehazten den moduan eta baldintzetan.

3. artikulua.-Transferentzien Bitariko Batzordearen akordioan adierazitako egunetik aurrera izango du eragina osatze honek.

AZKEN XEDAPENA.- Indarrean sartzea.

Errege-dekretu hau aldi berean argitaratuko da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

ERANSKINA, EKAINAREN 24KO 893/2011 ERREGE DEKRETUARENA

TRANSFERENTZIEN BITARIKO BATZORDEAREN 2011KO EKAINAREN 22KO AKORDIOA

Antonio López Soto eta Juan Ignacio Urresola Arechabala jaunek, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22ko bilkuran akordio bat hartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitzeari buruz (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea).Osatze hori honela egin beharko da:

A) Gehikuntzaren oinarri diren arauak.

Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak dio estatuaren eskumen esklusiboa dela «titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzea, eta Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauak ematea, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko».

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 16. artikuluan xedatzen du irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena dela, Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari kalterik egiteke.

Irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez, irakaskuntza-arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion. Aipatutako dekretuaren bitartez eskualdatutako eginkizun eta zerbitzu horiek abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretuaren bidez gehitu ziren, titulu akademikoak emateko arloan. Hori dela-eta, egokia da aipatutako gehikuntza osatzea, hau da, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eginkizunak eskualdatzeari buruzkoa.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Estatuaren Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

Konstituzioan eta Estatutuan ezarritakoak oinarri hartuta, formalizatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion eginkizunak eta zerbitzuak hezkuntza-arloan gehitzeko akordioa: unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea.

B) Gehitu diren estatuko administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko eginkizunak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, aldian aldiko indarreko baliokidetasun-taulen arabera edo, hala badagokio, Hezkuntza Ministerioak landutako irizpide orokorren eta baliokidetasun-taulen arabera.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan dauden atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitatez kanpoko ikasketen aitorpenaren inguruko eginkizunak eta zerbitzuak, ikastetxe eta irakaskuntza horien inskripzio- eta jardun-baimenak barne direla, eta edozein dela ere hezkuntza-sistema eta irakasten den hizkuntza eta kultura.

Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza-arloko eskumena duen sailak Hezkuntza Ministerioari jakinaraziko dizkio organo eskudunak hartutako homologazio-ebazpenak, hain zuzen, Ministerioak Tituluen Erregistro Orokorreko sail berezi batean erregistra ditzan eta egiaztagiri-zenbaki nazional bat eman diezaien; egiaztagiri-zenbaki hori ebazpenean adierazita egongo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunak homologazioa edo baliozkotzea onartzeko hartzen dituen ebazpenak egiaztagiri baten bidez formalizatuko dira, eta bertan azalduko den emate-data homologazio-ebazpenaren egunarena izango da eta Estatu osoan izango du indarra. Egiaztagiri-eredua I. eranskinean jasota dago, eta haren ezaugarri teknikoak aplikatzekoa den legedian ezarritakoaren araberakoak izango dira.

C) Erakunde arteko lankidetza-bideak.

Hezkuntza Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza-arloko eskumena duen sailak egingo duten hitzarmenaren bidez, prozedura bat ezarriko da, hain zuzen Ministerioaren homologazio eta baliozkotzeen datu-basean sartzeko eta faltsutzeak saihestea helburu duen segurtasun-sistema erabiltzeko.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeko Akordioa indarrean jarri baino lehen izenpetuko da hitzarmen hori, eta bertan, batzorde tekniko bat sortuko dela jasoko da, eginkizun hau izango duena: homologazio- eta baliozkotze-irizpideen aplikazioa homogeneizatzeko eta bateratzeko lankidetza-mekanismoak ezartzea.

D) Eskualdatzen diren giza baliabideak.

1. zerrenda erantsian zehazten den pertsonala eskualdatzen da, eta bertan adierazten da zein kidego edo eskalari atxikita edo asimilatuta dauden, euren erregistro-zenbakia, eta soldata oinarrizkoak eta osagarriak, euren espediente pertsonaletan jasotakoaren arabera.

Gobernuak errege-dekretu hau onartu bezain laster, Lurralde Politikako eta Herri Administrazioko Idazkariordetzak eskualdaketa eta egoera administratibo berria jakinaraziko dizkie interesdunei.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei eskualdatuko diren langileen espedienteen kopia ziurtatua igorriko zaie, bai eta 2011ko ekitaldiari dagozkion hartzekoen ziurtagirien kopia ere.

E) Eskualdaketan eragina izango duten aurrekontu-kredituak.

Estatuaren Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoari eginkizun eta zerbitzu hauek gehitzeak estatu mailan 2011ko ekitaldian izango duen guztizko kostua 2. zerrendan agertzen da.

F) Gehitu diren eginkizun eta zerbitzuen agiriak eta espedienteak.

Gehitu diren ondasun eta zerbitzuen agiriak eta espedienteak hilabeteko epean entregatu behar dira, akordio hau onartzen duen Errege Dekretua argitaratzen denetik hasita.

G) Gehitze hau indarrean jartzea.

Akordio honen bidez gehitu diren eginkizun eta zerbitzuak 2011ko uztailaren 1ean sartuko dira indarrean.

Eta jasota gera dadin, ziurtapen hau ematen da.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko ekainaren 22an.

Transferentzien Bitariko Batzordeko idazkariak,

ANTONIO LÓPEZ SOTO.

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.

I. ERANSKINA

Egiaztagiri-eredua

Egiaztagirian, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako agiri bakar batean, honako hauek adieraziko dira:

Interesdunaren izen-abizenak, nazionalitatea eta jaiotze-data.

Homologatu edo baliozkotzen diren atzerriko titulu edo ikasketak.

Ikasketen jatorrizko herrialdea.

Espainiako zein titulu edo ikasketarekin homologatu edo baliozkotzen diren.

Noiz onartu zen homologazioa.

1. ZERRENDA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESKUALDATZEN ZAIZKION FUNTZIONARIO-LANPOSTUAK

1079 - GOBERNUAREN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDEZKARITZA

27016 - GOBERNUAREN ARABAKO ORDEZKARIORDETZA - HEZKUNTZAKO GOI IKUSKARITZAREN AREA FUNTZIONALA

Lanpostua Lanpostuaren izena Mail. T. B. Osa. Lan. Ezaugarriak T. LEZ (NRP) Izen-abizenak E.Ad. Jab. Eguna G Fun Jat. Erreserba Gakoak E.P

(Ikus .PDF)

2. ZERRENDA

Estatu-mailako urteko guztizko kostua (2011ko ekitaldiko zuzkidurak)

2011ko zenbatekoak (euroak)

18.02.321M 1. kap. 293.190,27

18.02.321M 2. kap. 91.413,27

25.05.921P 1. kap. 756.443,18

25.05.921P 2. kap. 132.347,69

25.05.921P 6. kap. 38.964,92

1.312.359,33

Tasa bidezko diru-sarrerak 1.443.312,17

Kostu garbia -130.952,84


Azterketa dokumentala