Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
2883

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko bistako egintzarako zitazio-zedulari buruzkoa. (Espedientea: 123/10).

Nik, María de Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Astrasa SAk eskatuta, Donovan Import SLren aurka bideratutako 123/10 espedientean (gaia: garraio-kontratua ez betetzea), honakoa ebatzi dela: dei egin bekio Donovan Import SL alderdi demandatuari ahozko bistako egintzara azal dadin. Bista, 2011ko ekainaren 14ko 10:30ean egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia).

Eta Donovan Import SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, idazki hau egiten dut, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 16ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao, 2011ko maiatzaren 9a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala