Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
2882

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko bistako egintzarako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 117/10).

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Transportes Irurzun SL enpresak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Transportes Lázaro Vallejo SL enpresaren aurka bideratutako 117/10 espedientean, honako hau ebatzi dela: dei egin bekio Transportes Lázaro Vallejo SL alderdi demandatuari ahozko bistako egintzara azal dadin. Bista, 2011ko ekainaren 14ko 10:30ean egingo da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia).

Transportes Lázaro Vallejo SL enpresari zitazioa legearen arabera egiteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Bilbao, 2011ko maiatzaren 9a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala