Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
2880

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko ahozko bistako egintzarako zitazio-zedulari buruzkoa (Espedientea: 6/10).

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, ondokoa

Jakinarazten dut: Euromikel’s SL enpresak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Girona Serveis enpresaren aurka bideratutako 6/10 espedientean, honakoa ebatzi dela: dei egin bekio Girona Serveis alderdi demandatuari, ahozko bistako egintzara azal dadin. Bista, 2011ko ekainaren 14an egingo da, 10:30ean, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialean (Tolosa hiribidea 75, Donostia).

Eta Girona Serveis enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, idazki hau egiten dut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2011ko maiatzaren 9a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala