Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2879

EDIKTUA, 2011ko apirilaren 18koa, Laneko zuzendariarena, Compañía de Vigilancia Aragonesa SL enpresari 11.0069.48.02.01.03 espedientearen gainean hartutako Ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripak, Laneko zuzendaria naizenak,

Jakinarazten dut: I482010000111414 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Compañía de Vigilancia Aragonesa SL enpresari irekitako 11.0069.48.02.01.03 zenbakiko espedientea bukatu da eta, honako ebazpen hau eman da: Compañía de Vigilancia Aragonesa SL enpresaren izenean eta ordez jarritako gorako errekurtsoa ezestea erabaki da eta, beraz, baietsi egiten da Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2011ko urtarrilaren 28ko Ebazpena, ST-392/10 zehapen-espedientean hartutakoa; ebazpen haren bidez, Compañía de Vigilancia Aragonesa SL enpresari seiehun eta hogeita bosteko euroko zigorra (625) ezartzen zitzaion, eta arau-haustearen arintasun-kalifikazioari eutsi, Gizarte arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege-Dekretuarekin bat etorriz.

Jasota dagoen azken helbidean (San Bizente kalea, Albia eraikina, 8. solairua, 6. atea, 48001 Bilbao), enpresa interesatuari ebazpena jakinarazteko ahalegin egin bada ere, ezin izan da gauzatu jakinarazpen hori; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako eran egiten da delako jakinarazpena; eta enpresa horri ohartarazten zaio ezen aipatu ebazpenak administrazio-bidea amaitzen duela eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, hain zuzen ere Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian eta jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, interesatuak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Laneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak Bilbao Bizkaia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2095-0611-04-2203005921 kontua), eta sartu ere, hamabost egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatutako enpresarentzat jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan xedatutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 18a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala