Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
2875

IRAGARKIA, Bizkaiko Lurralde Historikoko Justizia Administrazioa ofizioko paperez hornitzeko kontratazioa egiteko dena (Espedientea: S-019/DJAP-2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-019/DJAP-2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa (kanpo-kontratazioa).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2011ko abenduaren 31.

Luzapena: bai, bat, eta hasierako kontratuaren iraupenekoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide erabiliko dira.

- Eskainitako prezioa: 80 puntu.

- Kostu gehigarririk gabeko hobekuntzak: 20 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: hirurogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogeita bat zentimo (67.796,61), BEZik gabe eta laurogei mila (80.000) euro, BEZa barne, 2011ko urteko ordainketarako.

5.- Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. E-posta: c-garcia@ej-gv.es.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2011ko ekainaren 16a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko ekainaren 17a, 12:00ak baino lehenago.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal, «A», «B» eta «C», aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

- Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila

- Helbidea: Donostia kalea 1. M eraikina, 2. solairua.

- Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Judizio-balioaren arabera kuantifikatu beharreko irizpideen «C» gutun-azalak irekitzea:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea 1. M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2011ko ekainaren 28a.

- Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez balora daitezkeen alderdien «B» gutun-azalak irekitzea:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2011ko uztailaren 5a.

- Ordua: 11:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da behar.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 16a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.


Azterketa dokumentala