Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2873

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 9koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek nazioarte mailako Arco azokan standak alokatzeko diru-laguntzetarako egin diren eskaerak.

AURREKARIAK

2011ko martxoaren 18an argitaratu zen EHAAn Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2011ko otsailaren 23ko Ebazpena. Ebazpen horrek araubidea ezartzen zuen, nazioarte mailako arte azoketan standak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei diru-laguntzak emateko.

Horregatik guztiagatik, eta ebazpenaren 11. artikuluak egokitu dizkidan funtzioak betez, ondoko hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean aipatzen diren pertsona eta erakundeei bertan adierazten diren diru-kopuruetarako diru-laguntzak ematea, azokako eta galeriako jaso daitekeen gehienezko diru-kopurua ezein kasutan gainditzen ez denez.

Bigarrena.- Emandako diru-laguntzen ordainketa aldi bakarrez egingo da, jarduera egin eta bera behar den moduan justifikatu ondoren, ebazpenaren 15. artikuluan jasotzen den moduan.

Hirugarrena.- Arauak ez betetzearen kasuak aipatutako ebazpenaren 16. artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Horietakoren bat gertatu dela egiaztatzen bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkion legezko interesak.

Laugarrena.- Ebazpen hau interesdun orori banan-bana jakinaraziko zaio, EHAAn argitaratuko bada ere.

Bosgarrena.- Diru-laguntza guztiak eta beren onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Seigarrena.- Emandako diru-laguntzen jasotzaileek, lagundutako jarduera dela-eta sortzen duten material inprimatu, grafiko, entzunezko zein informatiko guztian, Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan dutela adieraztera behartuta geratzen dira, ebazpen hau jasotzen duten egunetik aurrera.

Zazpigarrena.- Laguntza-programa honen babesean emandako diru-laguntzek minimis izaera dute, Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudia betez.

Ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan ezarrikoa betez.

Donostia-San Sebastián, 2011ko maiatzaren 9a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

I ERANSKINA / ANEXO I

Diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención

Eskatzailea

Solicitante Jarduera

Actividad Emandako diru-laguntza

Subvención concedida

Carreras Mugica, S.L. Arco, Madrid 8.000 €

Trayecto Aplicaciones Culturales, S.L. Arco, Madrid 8.000 €

Galería Vanguardia, S.L. Arco, Madrid 8.000 €

Altxerri, S.L. Arco, Madrid 8.000 €


Azterketa dokumentala