Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2011ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2872

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 19koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2011. urtean laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Kultura Sailak egoki deritzo arte eszenikoak ikuspegi global batetik sustatzeko asmoz arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana bultzatuko duen bide bat antolatzeari, horrela, bertan inplikaturik dauden elementu guztietan eragin ahal izateko: prestakuntzan, sorkuntzan, ekoizpenean, erakusketan eta sentsibilizazioan.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

1.- Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia egoiliarren eta udal titulartasun publikoa duten harrerako gune eszenikoen arteko lankidetza-programak 2011. urtean garatzeko gastuak partez ordaintzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

2. artikulua.- Entitate onuradunak.

1.- Agindu honetan ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ditzaketen udal edo udalen mendeko erakundeek nahitaezkoa izango dute honako baldintza hauek betetzen dituen ekipamendu eszeniko egonkor baten titular izatea:

a) Programatzen diren ikuskizunetarako indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzea, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea ere.

b) Arte eszenikoen programazio egonkor profesionala eskaintzeko behar diren baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak edukitzea.

c) Konpainia profesional bat izatea barnean, zeinarekin gutxienez 4. artikuluan aipaturiko puntuak jasoko dituen lankidetza-programa bat sinatu baita.

2.- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

3.- Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

3. artikulua.- Diru-baliabideak eta laguntza hauen muga.

1.- Diru-laguntza hauetarako, guztira, 57.000 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako eran.

2.- Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa hogeita hamar mila (30.000) eurokoa izango da.

3.- Deialdi honen kargura emango diren diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. Beraz, diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz, onuradun kopuru bat hautatuko da, hain zuzen ere, proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatuko duen kopurua, betiere, proiektuen dimentsioari begira.

4. artikulua.- Diru-laguntza jaso dezaketen programak.

Laguntza hauek zuzenduta daude jarraian aipatzen diren baldintzak bete eta gune eszenikoaren titularrak eta konpainia egoiliarrak batera aurkezten dituzten proiektuetara:

a) Proiektua bururatzeko behar diren instalazio administratiboak, gune eszenikoa, makinaria eta material eszenikoa eta zerbitzu profesionalak erabiltzeko lagatzea, aurrez hitzartutako baldintzen arabera.

b) Ekoitzitako ikuskizunaren emanaldia(k) edo ekoizpena egitea harrerako antzokian.

c) Bere ingurune hurbilean antzerkia sustatzeko programa bat aurkeztea (sentsibilizazioa, ikuslegoa sustatzea, prestakuntza, dinamizatzea...), proposatzen diren helburu, jarduerak eta egutegia zehatz-mehatz azalduko dituena.

d) Aurreko puntuan adierazitako kontzeptuak eta eskatzen den diru-kopurua jasoko dituen aurrekontu zehatza.

5. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Deialdi honen babesean ematen diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

2.- Eskabideak, I. eranskineko ereduaren arabera bete eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio. Kultura Sailaren tokian tokiko lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bideren bitartez (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

3.- Eskabidearekin batera, eranskinean bertan aipatutako dokumentuak aurkeztuko dira.

6. artikulua.- Laguntzak kudeatuko dituen organoa.

Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

7. artikulua.- Aurkeztutako eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

8. artikulua.- Balorazio Batzordea.

1.- Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:

- Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo horrek izendatutako pertsona bat.

- Bokalak: Arte eszenikoen alorreko profesionalen eta agindu honetako xedean aditu diren pertsonen artean aukeratutako 2 edo 3 kide, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak.

- Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Hitza izango du baina botorik ez.

2.- Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

3.- Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

9. artikulua.- Hautapena eta kuantifikazioa egiteko irizpideak.

1.- Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

a) Aurkeztutako proiektuaren garrantzia eta interesa. Irizpide hau erabiltzerakoan proiektua bere osotasunean hartuko da eta honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: erabiliko diren baliabideak, proposatutako jarduerak edo jarduera horien destinatzaileak nortzuk diren (puntuazio osoaren % 50).

b) Arte eszenikoak sustatzeko helburuarekin (zabalkundea, sentsibilizazioa, prestakuntza, ikuslegoa sustatzea...) entitate eskatzaileak edo konpainia egoiliarrak aurreko urtealdietan egindako lankidetza-programak, erakusketa soiletik harago. Kontuan hartuko dira bai entitate eskatzaileak eta konpainia egoiliarrak elkarrekin egindako programak, bai horietako bakoitzak beste entitate batzuekin egindakoak ere (puntuazio osoaren % 25).

c) Aurkeztutako proiektuari entitate eskatzaileak egiten dion diru-ekarpena (puntuazio osoaren % 25).

2.- Artikulu honetan ezarritako balorazio-baremoaren % 65 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

3.- Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Nolanahi ere den, bai laguntza jasoko duten proiektuen kopurua bai ematen zaien diru-zenbatekoa ere agindu honetako 3. artikuluan xedatutakoaren mendean egongo dira.

10. Artikulua.- Ebazpena.

1.- Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, eta interesdunei jakinaraziko, Balorazio Batzordeen proposamena ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

2.- Proposamen horretan ordezko pertsona onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera horietako bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion diru-laguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari.

3.- Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

11. artikulua.- Diru-laguntzen bateragarritasuna.

1.- Agindu honetan ezarritako mugei kalterik egin gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandakoak batera erabili daitezke helburu berbererako; betiere, horrek gainfinantzatzea ez badakar. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

12. artikulua.- Diru-laguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak.

Agindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

c) Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango da.

13. artikulua.- Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

a) Diru-laguntzaren % 50, kopuru horri dagozkion gastuak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu eta gero.

b) Diru-laguntzaren gainerako % 50a, diru-laguntza osoa hurrengo artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.

14. artikulua.- Diru-laguntzaren justifikazioa.

Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.

b) Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez.

Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:

- Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.

- Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.

- Kultura Sailak emandako diru-laguntza.

c) Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina guztiak edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda, IV. eranskineko ereduari jarraituta.

d) Diru-laguntza jaso duen jarduerak sorturiko gastuen ziurtagiriak, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren kopuru osoaren adinakoak. Dokumentu jatorrizkoak edo kulturako lurralde-zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak izan daitezke.

e) Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.

15. artikulua.- Aldaketa-ebazpena.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira -betiere diru-laguntzaren xedea bete bada- edo beste entitate publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak aldaketa-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

16. artikulua.- Ez-betetzeak.

a) Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

c) Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

d) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

2.- Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua).

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- 2. artikuluan jaso diren guztirako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontutan harturik, Kultura Sailean beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Gorabehera horren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Bigarrena.- Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, deialdi honen izapidetzan jasotako datu pertsonalak -parte hartzaileek baimena emango dute datuok tratatzeko eta argitaratzeko- fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau eta berarekin loturiko beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzeko helburuz, bai eta bertan parte hartzen dutenei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza izango da fitxategiaren arduraduna. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez baliatu ahalko da, horretarako Kultura Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonek, halaber, beren onespena ematen dute fitxategiko datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publikoei lagatzeko, deialdiaren helburuekin bat datozen xedeetarako baldin bada, eta baimena ematen diote Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari beste erakunde batzuetan egiazta dezan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 19a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ERASKINA / ANEXO I

EAE-KO ANTZERKIETAN EGOITZA-PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK

EMATEKO ARAUBIDEA EZARTZEN DUEN AGINDUA

ORDEN POR LA QUE SE REGULA EL RÉGIMEN DE CONCESIÓN

DE SUBVENCIONES PARA PROGRAMAS DE RESIDENCIA EN TEATROS DE LA CAPV

DIRU-LAGUNTZA-ESKABIDEA / SOLICITUD SUBVENCIÓN

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Izena eta abizenak / Nombre y apellidos:

NAN/DNI:

Proiektuaren titulua / Título del proyecto:

HARREMANETARAKO DATUAK / DATOS PARA EL CONTACTO

Helbidea/Dirección:

Posta Kodea / Código postal:

Herria/Localidad:

Tfno. (s) /a (k):

Faxa/Fax:

E.Posta/Correo electrónico: Web-orria / Página web:

...................................................(e)n, 2011ko........................................ren.........(a)n

En...................................................., a...... de........................................ de 2011.

Erantzukizunpeko Adierazpena / Declaración Responsable:

Erakunde eskatzaileak ez du zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne

La entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres

Eskatzailearen sinadura / Firma del solicitante

ERAKUNDE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

n Aurreko urteetan entitate eskatzaileak eta konpainia egoiliarrak elkarrekin, edo horietako bakoitzak beste entitate batzuekin, egindako antzeko egoitza-programen edo lankidetza-programen memoria

n Proiektuaren diru-sarrerei eta gastuei buruzko aurrekontu zehatza eta banakatua, VI. eranskina barne.

n Aurkeztutako proiektuari buruzko txosten zehatza.

n Eskabidea baloratu ahal izateko aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria. DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE

n Memoria de programas de residencia o programas de colaboración similares desarrollados en años anteriores por la entidad solicitante y la compañía residente de manera conjunta o indepedientemente con otras entidades

Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto, incluyendo anexo VI.

n Memoria detallada del proyecto presentado.

n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud.

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA / ENTREGA DE LA DOCUMENTACIÓN

Dokumentazioa emateko eta, beharrezko baldin bada, agirien kopiak konpultsatzeko, Kultura-unitateen helbide hauetara jo:

Para entregar documentación y si es preciso compulsarla dirigirse a estas direcciones de las Unidades de Cultura:

* Donostia kalea / C/ Donosti-San Sebastián - 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

* Andia kalea / C/ Andía ,13/ 20004 Donostia-San Sebastián

* Gran Vía 85, / 48011 Bilbao

OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Zabaltzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik.

Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. NOTA: La Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de estos documentos van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto a la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal. Las personas concurrentes a esta convocatoria dan su consentimiento a la cesión de datos personales contenidos en el fichero a otras administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco para finalidades coincidentes con el objeto de la convocatoria. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios del departamento de Cultura, C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA / ANEXO II

AURREKONTUA/PRESUPUESTO

GASTUAK/GASTOS

Langile-gastuak / Gastos de personal:

Funtzionamendu-gastuak / Gastos de funcionamiento:

Bestelako gastuak / Otros gastos:

Guztira/Total

DIRU-SARRERAK / INGRESOS

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante:

Entitate publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos:

Entitate pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas:

Bestelako sarrerak / Otros ingresos:

Guztira/Total

ESKATZEN DEN DIRU-LAGUNTZA / SUBVENCIÓN SOLICITADA:

III. ERANSKINA / ANEXO III

GASTU-EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA

A) Gastu-egiaztagiriaren hurrenkera-zenbakia / N.º de orden correlativo del justificante de gasto.

B) Gastu-egiaztagiri mota / Tipo de justificación de gasto.

C) Gastu-egiaztagiriaren zenbaki identifikatzailea / N.º identificativo del justificante de gasto

D) Gastu-egiaztagiriaren data / Fecha del justificante de gasto.

E) Gastu-egiaztagiriaren emailea / Emisor(a) del justificante de gasto

F) Gastu-egiaztagiriaren kontzeptua / Concepto del justificante de gasto

G) Gastu-egiaztagiriaren diru-kopurua / Importe del justificante de gasto

A B C D E F G

Idazteko lerro gehiago behar badituzu, orrialde gehiago erabil ditzakezu, eredu hau erabilita.

En el supuesto de necesitar más líneas, continúe, por favor, en otra(s) página(s) utilizando el presente modelo como guía.


Azterketa dokumentala